Bulego obala (ingelesez The Oval Office) Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen bulego ofiziala da. Etxe Zuriaren Mendebaldeko Hegalean kokatzen da. Bulegoa itxura obalatuz diseinatua izan zen, Resolute idazmahaiaren atzealdean kokatzen diren eta hegoaldera begira dauden hiru leiho garai dituelarik. Iparraldean tximinia bat ere badu.

Bulego obala goitik ikusita.

Bulego obalak lau ate ditu: ekialdeko ateak Arrosen lorategira jotzen du; mendebaldeko ateak berriz ikasgela pribatu batetara jotzen du; honek era berean Etxe Zuriko Langileen Buruzagiaren bulegora daramalarik; ipar-mendebaldeko ateak Mendebaldeko Hegalaren pasabide nagusira sartzeko aukera eskaintzen du; eta azkenik, ipar-ekialdeko ateak Presidentearen idazkariaren bulegora zuzentzen du.

Kanpo estekak aldatu

38°53′51″N 77°02′15″W / 38.8974°N 77.0374°W / 38.8974; -77.0374