Bukkake (japonieraz ブッカケ, ahoskera NAF[bu̜ˈk:ake̞/], NAF[bʊˈkæke]) sexu praktika baten izena da. Bertan hainbat gizonek isurketa egiten dute normalki emakume baten gainean. Batzuetan hazia irenstea ere ematen da. Bukkakea gokkunaren antzekoa da, non hainbat gizonek edalontzi batean isurtzen duten hazia eta gero beste pertsona batek irensten duen. Ariketa sexual hau oso ohikoa bilakatu da pornografian, eta batzuetan ehunka gizonek parte hartzen dute. Eztabaida dago bukkakea parafilia bat edo ez, eta batzuen higrofiliarekin erlazionatua izan da.

Bukkake bat irudikatzen duen marrazkia

Kanpo estekak aldatu