Bukhara (edo Boxoro) probintzia Uzbekistango probintzietako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean kokatua. Kyzyl Kum basamortuak probintziaren eremuaren gehiengoa hartzen du. Mugakide ditu Turkmenistan, Navoiy probintzia, Xorazm probintzia, Qashqadaryo probintzia eta Karakalpakstan errepublika. Bertan 1.525.900 biztanel inguru bizi dira, horietako %71 landa eremuetan[1].

Bukhara
 Uzbekistan
Administrazioa
Estatua UZB
ISO 3166-2UZ-BU
HiriburuaBukhara
Geografia
Koordenatuak40°10′N 63°40′E / 40.17°N 63.67°E / 40.17; 63.67
Azalera39,400 km²
MugakideakNavoiy Region (en) Itzuli, Qashqadaryo Region (en) Itzuli, Xorazm Region (en) Itzuli eta Karakalpakstan
Demografia
Biztanleria1.543.900 (2009)
Dentsitatea35 bizt/km²
Informazio gehigarria
uzbekerazBuxoro viloyat, Бухоро вилояти
Ordu eremuaUTC+05:00
buxoro.uz…

Probintzia 11 barrutitan banatua dago. Hiriburua Bukhara da (241.300 bizt 2005ean). Beste hiri nagusiak honakoak dira: Alat, Karakul, Galaasiya, Gazli, Gijduvan (40.600 bizt), Kagan (53.500 bizt), Romitan, Shafirkan, eta Vabkent.

Bertako klima kontinentala eta basamortukoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Statistical Yearbook of the Regions of Uzbekistan 2005, State Statistical Committee, Tashkent, 2006 (Errusieraz).


Kanpo estekak aldatu