Bugatti Type 57 SC Atlantic

Bugatti Type 57 SC Atlantic Jean Bugattik diseinatutako eta 1936tik 1938ra merkaturatu zen luxuzko coupé bat izan zen. Atlantic-a historiako lehen super-autoa dela esan ohi da. Beste "57" autoek bezala, autoak 3257 cm³ lineako 8 zilindro batekin hornituta zegoen eta horrek, Roots gainkargagailu batek gainkargatuta, 210 km/h-ra bultzatzen zuen, garai hartarako abiadura oso handia.

Bugatti Type 57 SC Atlantic
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBugatti
SortzaileaJean Bugatti (en) Itzuli
Historia
Sorrera1936

Atlantic autoaren gorputza, aluminioz egina, Type 57 originala baino baxuagoa zen eta gidariaren eserlekua atzealdetik hurbil zegoen.

Aleak aldatu

Lau unitate soilik egin ziren. Bat Jean Bugattik berak beretzat hartu zuen, beltza, La Voiture Noir izenez ezaguna izan zena: II. Mundu Gerran galdu zen[1].

Egindako jatorrizko lau haietarik bi ale baino ez dira geratzen osorik 21. mendean. Bi autoetako bat 1988an saldu zioten Ralph Lauren diseinatzaile estatubatuarrari. Bestea, n.57734 zenbakiaz identifikatua, egin zen 1936an Victor Rothschild bankariarentzat eta 2010ean enkantean saldu zitzaion Mullin Automotive Museum delakoari, 30/40 milioi dolarretan[2], historiako bigarren auto garestiena salmenta batean. Ale hori Guggenheim Bilbao museoan egon zen ikusgai 2022ko erakusketa batean[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Communications, Bugatti. (2022-04-28). «Bugatti Type 57 SC Atlantic Showcased at the Guggenheim Museum Bilbao Exhibition – Bugatti Newsroom» newsroom.bugatti.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  2. (Italieraz) «40 milioni USD per una Bugatti 57SC Atlantic» Motori.it 2010-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).

Kanpo estekak aldatu