Brunswick[1] (alemanez Braunschweig) Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko bigarren hiririk handiena da, ia 250.000 biztanlerekin. Brunswick 1918 urtera arte Brunswick-Lüneburg leinuaren egoitza ofiziala izan zen.

Brunswick
Braunschweig
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
AlkateaThorsten Kornblum (en) Itzuli
Izen ofizialaBraunschweig
Jatorrizko izenaBraunschweig
Posta kodea38100, 38126, 38114 eta 38100–38126
Udalerri kodea03101000
Geografia
Koordenatuak52°16′09″N 10°31′16″E / 52.2692°N 10.5211°E / 52.2692; 10.5211
Map
Azalera192.7 km²
Altuera75 m
MugakideakHelmstedt District (en) Itzuli, Wolfenbüttel (en) Itzuli, Salzgitter, Peine (en) Itzuli, Gifhorn (en) Itzuli, Schwülper, Vechelde, Wendeburg, Vordorf, Meine eta Papenteich (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria251.804 (2022ko abenduaren 31)
2.981 (2021)
alt_left 127.034 (%50,4) (%49,6) 124.770 alt_right
alt_left 125.332 (%49,8) (%48,9) 123.229 alt_right
Dentsitatea1.306,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera861
Telefono aurrizkia05300, 05307, 05309, 0531, 05341
Ordu eremuaUTC+01:00, UTC+02:00 eta Udako ordutegi
Hiri senidetuakBandung, Bath, Kiryat Tiv'on (en) Itzuli, Magdeburg, Nimes, Susa, Zhuhai, Omaha eta Kazan
MatrikulaBS
braunschweig.de

Historia aldatu

Ez da ezagutzen hiriaren sorrera data, baina tradizioak dioenez 861ean sortu zen bi herri elkartuz. Herrietako bat Bruno II.a kondeak sortu omen zuen eta hortik datorkio gaur egungo izenaren lehen zatia, bigarrenak alemania behereko wik hitzak osatzen du eta "merkatarien atseden leku eta merkantzien biltegi" esan nahi baitu. Oker ibaiaren ertzeko lautadan kokaturik dago, leku ezinhobea bihurtuz merkatariek atseden hartzeko.

 
Brunswick, 1890-1905 inguruan

Henrike Lehoiak XII mendean bere lurren hiriburu bihurtu eta San Blasius katedrala eraiki zuen. Hiria asko indartu zen eta XIII mendean Hansa Ligan sartu zen.

Brunswick-Lüneburg leinuaren egoitza izanik Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen 1806an Napoleondar Gerrak iritsi ziren arte. 1871ean Alemaniar Inperioan sartu zen eta Lehen Mundu Gerraren ondoren Brunswick Estatu Askea osatu zuen Weimar Errepublikaren barnean.

Bigarren Mundu Gerran oso kaltetua izan zen, batez ere alde zaharra (Altstadt). Gerra bukatzean aliatuek estatu askea desegin eta Saxonia Beherea Estatuan sartu zuten. Berreraikuntza modernoa egiten saiatu ziren, autoz mugitzeko erraza izan zedin. Bonbaketetatik libratu zen alde zaharraren zati txikia da gaur egun hiria erakargarri egiten duena.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Gazteluaren plaza (Burgplatz): Plazaren inguruan kokatzen dira eraikin historikoak, hala nola, San Blas katedrala (Dom St. Blasii), Hendrike Lehoiaren gaztelu zaharra (Burg Dankwarderode), XIX mendean berreraikitakoa, Udaletxe neogotikoa eta hainbat etxe berezi, adibidez Gildehausartisau etxea.
  • Merkatu zaharra (Altstadtmarkt): Bertan daude XV mendeko udaletxe zahar gotikoa eta XII mende bukaerako San Martin eliza (Martinikirche).

Kirolak aldatu

Hiriko futbol taldea Eintracht Braunschweig da, 1967an Bundesligako txapelduna izan zena, gaur egun bigarren mailan ari bada ere.

Amerikar futbol talde bat ere badu, Braunschweig Lions (2011eatik aurrera New Yorker Lions) zazpi aldiz Alemaniako txapelduna eta birritan Eurobowl txapelduna izan dena.

Hiritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Brunswick ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu