Bruno Maurizio Zabala

Bruno Maurizio Zabala[1] (Durango, 1682ko urriaren 6a - Paraná ibaia, 1736ko urtarrilaren 31) bizkaitar militarra eta konkistatzailea izan zen, Montevideo hiriburuaren sortzaileetako bat.

Bruno Maurizio Zabala

Bizitza
JaiotzaDurango1682ko urriaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParaná1736ko urtarrilaren 31 (53 urte)
Hobiratze lekuaBuenos Aires Metropolitan Cathedral (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Ondorengotza Gerra

Bizitza aldatu

 
Durangoko Zabala jauregia, Bruno Maurizio Zabalaren jaiolekua.

Filipe V.aren alde borrokatu zen Espainiako Ondorengotza Gerran, eta ordainetan Río de la Platako erregeordetzako kapitain nagusi izendatu zuen erregeak 1717an. Piratei eta Portugaldar Inperioari aurre egin zien, portugaldarrak Montevideo eta Maldonado eskualdeez jabetzeko prest baitzeuden. 1723. urtean portugaldarren esku erori zen Montevideo, baina handik urtebetera berreskuratu zuen Zabalak, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen, hiriburua izango zenaren lehenengo eraikin-multzoa. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1731. urtean. Paraguain ere borrokatu zen komunero matxinatuen aurka (1725 eta 1735).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Zabala, Bruno Maurizio», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Kanpo estekak aldatu