Bronisław Malinowski

Poloniako antropologoak eta etnografo Ingalaterran eta AEBetan oinarritutako

Bronisław Kasper Malinowski (Krakovia, Polonia, 1884ko apirilaren 7a - New Haven, Connecticut, AEB, 1942ko maiatzaren 16a) antropologo, etnologo eta soziologo poloniarra izan zen. Bere bizitzaren urte gehienak Erresuma Batuan, AEBetan eta Polinesian eman zituen. Krakoviako Jagelloniar unibertsitatean Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen; ondoren Filosofia ikasi zuen 1902-1906 urteen artean, eta 1908an Ekonomia doktoretza lortu zuen. 1910 eta 1913 artean Erresuma Batuko London School of Economics and Political Sciencen ikasi zuen.

Bronisław Malinowski

Bizitza
JaiotzaKrakovia1884ko apirilaren 7a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
 Erresuma Batua  (1931 -
HeriotzaNew Haven (Connecticut)1942ko maiatzaren 16a (58 urte)
Hobiratze lekuaEvergreen Cemetery (en) Itzuli
Connecticut
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLucjan Malinowski
Ezkontidea(k)Elsie Masson (en) Itzuli  (1919 -  1935)
Valetta Swann  (1940 -  1942)
LeinuaQ63532432 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea Doktoretza : matematika, zientzia fisiko
London School of Economics
Leipzigeko Unibertsitatea
Jan III Sobieski High School in Kraków (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Edmund Leach
Hilda Kuper (en) Itzuli
Audrey Richards
Z. K. Matthews (en) Itzuli
Raymond Firth (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
poloniera
Irakaslea(k)Wilhelm Wundt
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, etnografoa, argazkilaria, social anthropologist (en) Itzuli eta etnologoa
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
London School of Economics
Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakÉmile Durkheim
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 24331908 Edit the value on Wikidata

Malinowski ezaguna da landa-lanean oinarritutako antropologiaren aitzindaria izan zelako, bai eta erabili zuen metodoarengatik: behaketa partehartzailea. Ospetsua da ere eboluzionismo eta difusionismoari aurre egiteko garatu zuen interpretazio antropologiko berriarengatik, Funtzionalismoa. Hau guztia dela eta XX. mendearen antropologorik garrantzizkoenetako bat da.

Asko bidaiatu zuen, bere adiskide Stanisław Ignacy Witkiewicz lagun zuela.

Bronisław Malinowski 1942ko maiatzean hil zen, Connecticuteko New Haven hirian, Ameriketako Estatu Batuetan.

Bibliografia aldatu

  • The Trobriand Islands (1915)
  • Argonauts of the Western Pacific (1922)
  • Myth in Primitive Society (1926)
  • Crime and Custom in Savage Society (1926)
  • Sex and Repression in Savage Society (1927)
  • The Sexual Life of Savages in North-Western Melanesia (1929)
  • Coral Gardens and Their Magic: A Study of the Methods of Tilling the Soil and of Agricultural Rites in the Trobriand Islands (1935)
  • The Scientific Theory of Culture (1944)
  • Magia, Zientzia eta Erlijioa (1948)
  • The Dynamics of Culture Change (1945)
  • A Diary In the Strict Sense of the Term(1967)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronisław Malinowski