Brockenen espektro

Objektu baten itzal handitua, eguzkiaren aurkako aldean ur-tantazko hodei edo laino batean agertzen dena. Alemaniako Harz mendietako Brocken tontorrean maiz ikusi izan den fenomenoa da

Brockenen espektroa (alemanez: Brockengespenst), mendiko espektroa ere deitua, behatzaile baten itzala da, itxuraz handi eta magnifikatua, hodeien goiko gainazaletan proiektatua eguzkiaren beste aldean. Fenomenoa edozein mendi-mazela lainotsutan edo hodei-bankutan ager daiteke, bai eta hegazkin batetik ere, baina Alemaniako Harz mendietako tontor bat den Brocken mendiaren behealdeko irisgarritasunak eta lainoek tokiko legenda bat sortu dute, eta hortik hartu da fenomenoaren izena. Brockenen espektroa Johann Silberschlag autoreak behatu eta deskribatu zuen 1780an, eta ordutik hona sarri erregistratu da eskualdeko literaturan.

Brockenen espektroa Anboto mendian.

Bibliografia aldatu

  • Shenstone, A. G. "The Brocken Spectre", Science, Vol. 119, zk.3094. or. 511-512
  • Goodrich, Samuel Griswold.' Peter Parley's wonders of the sea and sky. (1851)
  • Minnaert M. The Nature of Light and Colour in the Open Air (Dover Books on Earth Sciences) (1954) (Paperback)
  • Greenler, R, "Rainbows, halos, and glories", (Cambridge University Press, 1980).
  • Dunlop, Storm (2002). The Weather Identification Handbook. Harper Collins UK. p. 141. ISBN 1-58574-857-9
  • Cairngorm-en adibidea [1]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu