Britaniar

antzinako herri zelta
Britoi» orritik birbideratua)

Britaniarrak[1] (latinez: Britanni) antzinako Britainia Handiko (Albion) berezko biztanleak izan ziren. Hauek bai hizkuntzaz nahiz kulturaz zelta jatorria zuten. Gerora anglosaxoiak ailegatu eta britoiak mendebalderantz bultzatu zituzten, nagusiki gaur egungo Gales eta Kornuallesen mantendu zirelarik.

Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Hizkuntza britoien eremua (Britoiak).
Orlegiz: Gaelera hizkuntzen eremua (Gaelikoak).
Urdinez: Piktoera mintzatzen zen eremua (Piktoak).

Britoi hizkuntzak mintzatzen zituzten eta kultura berberak elkartzen zituen. Antzina zeltek Mendebaldeko Europaren zati handi batean bizi ziren, Britainian britoiak bizi zirelarik. Aldiz, gaur egungo Eskoziako zatirik handienean piktoak bizi ziren, eta Irlanda, Man Uhartea, eta Ipar Irlanda eta Eskoziako mendebaldean zegoen Dál Riata erresuman eskotoak bizi ziren, azken hauek hizkuntza goidelikoak mintzatzen zituztelarik.

Britainiako erromatar inbasioaren ondorioz erromanizazioa iritsi eta I. mendetik aurrera britoiek latina eta erromatar kultura bereganatu zuten. Gainera IV. mendean kristautasunera bilakatu ziren.

Erromatar Inperioaren gainbeherak Britainian anarkia egoera bat ekarri zuen. V. mendean eskotoen eta piktoen erasoen ondorioz, eta anglo, saxoi eta jutoen etorreraren ondorioz britoiak uhartearen mendebalderantz bultzatuak izan ziren. Bestalde, britoietako batzuk itsasoz gaur egungo Britainian babes hartu zuten. Hortik dator bretoi izena, antzinako britoien ondorengoak baitira.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu