British and Irish Lions


British & Irish Lions (euskaraz Britainiar eta Irlandar Lehoiak), ezizenez The Lions (Lehoiak) Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlandako errugbi selekzioaren jokalari onenek osatutako errugbi taldea da.

British and Irish Lions
IzengoitiaThe Lions ("lehoiak")
ElkarteaHome Nations
Estadioaez
HautatzaileaZeelanda Berria Warren Gatland
KapitainaGales Sam Warburton
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Otago 3:8 Shaw & Shrewsbury
1888ko apirilaren 28a
Garaipenik handiena
West. Australia Australia 10:116 The Lions
2001eko ekainaren 8a
Argentina Argentina 0:46 The Lions
1927ko abuztuaren 7a
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 38:6 The Lions
1983ko uztailaren 16a

1888an Otago zeelandaberriar taldearen aurka bere lehenbiziko partidua jokatu zuen, Shaw & Shrewsbury Team izenpean. 1989. urtetik lau urtero birak burutzen ditu, nagusiki Hego Hemisferioko hiru errugbi selekzio indartsuen aurka lehiatzeko, hau da, Zeelanda Berriaren, Australiaren eta Hegoafrikaren aurka, eta noizbait baita Argentinaren aurka ere[1].

Ikurrak aldatu

Izena aldatu

Gaur egun British & Irish Lions izena badu ere aurreneko partidan Shaw & Shrewsbury Team izena erabili zuen. Ingalaterrako jokalariak ziren gehiengoa eta bazeuden Eskozia eta Galesko jokalari gutxi batzuk ere. Ondoren British Isles ("Uharte britainiarrak") izena izan zuen, izan ere garai hartan Erresuma Batuak Britainia Handia eta Irlanda uharteak hartzen baitzituen bere baitan. Irlandak 1922an independentzia lortu ondoren ere British Isles izenarekin jarraitu zuen.

1950. urtean Zeelanda Berrian eta Australian zehar egindako biran British Lions ("Britainiar Lehoiak") izena ofizialki hartu zuen, 1924an Hegoafrikako biran aurreneko aldiz erabili bazen ere. Hurrengo hamarkadetan British Isles edo British Lions izena erabili izan zen eta 2001eko Australiako biratik aurrera British & Irish Lions erabiltzen da.

Izena Erresuma Batuko eta Irlandako hizkuntzetan:

Ereserkia aldatu

Lau federaziok eta bi Estatuk parte hartzen dutenez ez zuen ereserki ofizialik izan urteetan zehar. 1989an Britainiar ereserkia erabili zuen, God Save the Queen[2]. 2005ean ereserki bat sortu zuten berariaz egina, The Power of Four izenekoa[3], baina ez da erabiltzen.

Uniformea eta armarria aldatu

 
The Lionsen armarria.

Erresuma Batuko banderaren koloreak erabili izan ditu beti, gorria, zuria eta urdin iluna. Hasierako urteetan diseinu desberdinak erabili zituen, gehienetan hiru koloretako marra horizontaldun kamisetak izan ziren[4].

1910ko Hegoafrikako birarako eskoziarrek kolore urdina erabiltzea eskatu zuten, garai hartako selekzio indartsuena baitziren, eta kamisetari "lehoi zutitu" ezarri zitzaion, eskoziarren armarrian dagoena hain zuzen ere. 1924an Hegoafrikara itzuli zirenean kamiseta urdina mantendu zuen baina armarrian lau nazioen ikurrak azaltzen ziren, arrosa (Ingalaterra), kardabera (Eskozia), hirustak (Irlanda) eta lumak (Gales). Bitxia bada ere, orduan hasi zitzaien "Lehoiak" ezizena ematen[5]. 1927an Argentinara egindako bira ez-ofizialean ere kamiseta eta armarri bera erabili zen[6]. Armarria ez da ordutik aldatu.

1938an George Beamish irlandarrak kolore berdea falta zela adierazi zuen eta galtzerdi urdinetan marra berde batzuk ezarri ziren Irlandaren erakusgarri[4]. 1950an ezarri zen gaur egungo uniformea Zeelanda Berrira egindako biran hain zuzen ere. Horrela beraz lau koloreak hartzen ditu uniformeak[7].

     
 
 
 
1888
     
 
 
 
1891-1896
     
 
 
 
1899–1904
     
 
 
 
1908
     
 
 
 
1910–1938
     
 
 
 
1950-

Historia aldatu

Hasierako birak (1888-1909) aldatu

 
Shaw & Shrewsbury Team taldea, 1888. urtean.

1888. urtean 21 jokalaritako talde batek, Shaw & Shrewsbury Team taldeak, Australia eta Zeelanda Berrian 35 partida jokatu zituen talde probintzialen, hirikoen eta akademikoen aurka eta 27 irabazi zituen. Zazpi hilabetetako bira izan zen. Australiar futbol legeak erabiliz 19 partidatatik sei irabazi eta bat berdindu zuen. Errugbi federazioaren legeak zehatz betetzen ez baziren ere, errugbiaren iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioen kontzeptua finkatu zuten[8].

1891ean Hegoafrikarako gonbidapena jaso zuen eta Errugbi Federazioak onarturiko aurreneko bira izan zen. Hegoafrikaren aurkako hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten. Bost urte beranduago Hegoafrikara itzuli ziren. 21 partida jokatu zituzten, hauetako lau Hegoafrikako selekzioaren aurka, eta hiru irabazi eta bat galdu zuten. Urte hartako British Isles taldean irlandarrak ziren gehiengoa, sei jokalari hain zuzen ere.

 
1899ko British Isles taldea.

1899an Australiara itzuli ziren eta Hegoafrikan egin bezala 21 partida jokatu zituzten, lau Australiako selekzioaren aurka, eta hirutan garaile atera ziren. 1903 eta 1904 artean hamabi hilabeteren tartean hegoaldeko hiru selekzioen aurka jokatu zuten, Hegoafrikaren eta Zeelanda Berriaren aurka galdu eta Australiaren aurka irabaziz.

1908an Ozeaniara itzuli ziren, oraingoan ingelesez eta galestarrez osaturiko taldea izan zen, irlandarrek eta eskoziarrek uko egin baitzioten parte hartzeari[9]. Zeelanda Berrian jokatu zituzten partida gehienak eta selekzioaren aurkako partida bat berdindu eta bi galdu zituzten. Australian ere jokatu zuten partidarik baina ez selekzioaren aurka.

1910-1949 aldatu

1910ko Hegoafrikarako bidaiarako batzorde batek aukeratu zituen lau nazioetako jokalariak. Lagunarteko hainbat partida jokatu zituzten eta gehienak irabazi zituzten, baina amaitzeko selekzioaren aurkako hiru partida jokatu zituzten, bat irabazi eta bi galdu. Urte berean Oxfordeko Unibertsitateak bultzatuta, Ingalaterrako selekzio batek baina hiru jokalari eskoziar zituenak, Argentinara egin zuen bidaia. Combined British izenarekin partida bat jokatu zuen Argentinako selekzioaren aurka eta garaipena lortu zuen[10].

Hamarkada bat pasatxoko hutsunearen ondoren 1924. urtean Hegoafrikan bira berria egiteko osatu zen taldea. 21 partida jokatu zitutzen, 9 irabazi, hiru berdindu eta 9 galduz. Hegoafrikako selekzioaren aurka lau partida jokatu zituzten eta hiru galdu. 1927an Argentinara itzuli ziren eta jokaturik bederatzi partidak irabazi zituzten, tartean selekzioaren aurka jokaturiko laurak.

 
Ellis Parken Hegoafrika eta British Lionsen arteko partidan jendetza, 1938an.

1930an Ozeaniara itzuli ziren lehoiak, 22 urte beranduago. Zeelanda Berrian jokaturiko partida ia guztiak irabazi zituzten, harik eta All Blacks selekzioari aurre egin behar izan zioten arte. Lau partidatatik aurrenekoa 6-3 irabazi zuten baina hurrengo hiruretan porrota jaso zuten. Bitartean Australian ere izan ziren eta selekzioaren aurka galdu zuten arren gainerako taldeen aurkako sei partidatatik bost irabazi zituzten.

1936an Argentinara joan ziren hirugarren aldiz eta jokaturiko hamar partidak irabazi zituzten. Partida guztiak kontutan hartuta bederatzi puntu baino ez zuten jaso aurka. 1938an Hegoafrikara itzuli ziren eta jokaturiko partiden erdia baino gehiago irabazi zuten, baina selekzioaren aurka bat irabazi eta bi galdu zituzten.

1950-1969 aldatu

Bigarren Mundu Gerra ondorengo aurreneko bira Australia eta Zeelanda Berrira egin zuten 1950. urtean. 29 partida jokatu zituzten, 22 irabaziz eta bat berdinduz. Zeelanda Berriko selekzioaren aurkako aurreneko partida 9-9 berdindu zuten, eta hurrengo hirurak galdu bazituzten ere joko bikaina erakutsi zuten. Ondoren Australiara joan ziren eta partida guztiak irabazi zituzten azkena ezik, New South Walesen aurkakoa. Australiako selekzioaren aurkako biak irabazi zituzten.

1955ean Hegoafrikara itzuli ziren. 25 partida jokatu eta 19 irabazi eta bat berdindu zuten. Hegoafrikako selekzioaren aurkako lau partidatan bakoitzak bi irabazi zituen.

1959ko Australiako eta Zeelanda Berriko bira ere arrakastatsua izan zen. 35 partida jokatu eta sei baino ez zituzten galdu. Australiaren aurkako biak irabazi zituzten eta Zeelanda Berriaren aurka hiru partida galdu ondoren azkena irabazi zuten 9-6 emaitzaz[11].

 
Zeelanda Berriaren eta British Lionsen arteko partida, 1966an.

1960. hamarkada ez zen aurrekoa bezain arrakastatsua izan. 1962ko Hegoafrikako biran Springboks selekzioak lau partidatik hiru irabazi ziten, 1966an Australiari erraz nagusitu bazitzaien ere Zeelanda Berriaren aurka jokaturiko lau partidak galdu zituzten. Etxera bueltan Kanadan eskala egin eta bertako selekzioaren aurkako partida jokatu zuten Toronton eta 19-8 emaitzaz irabazi zuten[9]. 1968ko Hegoafrikako biran talde probintzialen aurkako 16 partidatatik 15 irabazi zituzten baina selekzioaren aurkako hiru partida galdu eta bat berdindu zuten.

1970. hamarkada aldatu

Hamarkada berriak British Lionsen berpiztea ekarri zuen Gareth Edwards eta Barry John galestarrak selekzioaren oinarrian zeudela. 1971ko biran Zeelanda Berriari irabazi zioten aurreneko aldiz, hiru partidatik bi irabazi eta bat galduz. Bira osoan galdutako partida bakarra hori izan zen gainera[12].

1974. urtean Hegoafrikan egindako bira Lehoien arrakastatsuenetakoa eta gogoratuenetakoa izan zen. Willie John McBrideren gidaritzapean 22 partida irabazi zituzten eta selekzioaren aurka jokaturiko lau partidatatik hiru irabazi eta bat berdindu zuten. Bira honetako ezaugarri nagusia partidetan izan zen joko bortitza izan zen[13]. Hegoafrikako taldeek eta selekzioak gogorregi jokatzen zutela iritzita britainiarrek 99 call estrategia garatu zuten. 99 Erresuma Batuko larrialdietako telefono zenbakia zen. Partidan zehar bortizkeria gehiegizkoa zela uste zutenean kapitainak 99 call oihukatu eta jokalari bakoitzak alboan zuen jokalaria kolpatuko zuen. Epailea orduan ez zen gai izango jokalari bakarra kanporatzeko. Ordutik aurrerako partidetan jokoa lasaiagoa izan zen[14].

1977. urtean Zeelanda Berrira itzuli ziren. Aurreneko 21 partidatatik bakarra galdu zuten, baina All Blacksen aurka hiru galdu eta bat irabazi zuten. Etxerako itzuleran Fijin selezkzioaren aurkako partida jokatu zuten eta 25-21 galdu zuten.

1980-1999 aldatu

1980an Hegoafrikan hasierako hamalau partidak irabazi zituzten baina selekzioaren aurka hiru aurrenak galdu eta azkena irabazi zuten. 1983an Zeelanda Berrian emaitza antzekoa izan zen, aurreneko partida gehienak irabazi baina selekzioaren aurka galdu[9]. 1986an Hegoafrikara joatea tokatzen bazen ere Apartheid sistemaren aurkako boikot egoeragatik bertan behera gelditu zen[15].

1989an Australiara joan ziren eta jokaturiko 12 partidatatik 8 irabazi zituzten, tartean Australiako selekzioaren aurkakoak. 1993an Zeelanda Berrian izan ziren eta hau izan zen amateur aroko azken ekitaldia. Sei partida irabazi eta lau galdu zituzten eta selekzioaren aurka bi galdu eta bat irabazi zuten. 1997an itzuli ziren Hegoafrikara eta selekzioaren aurkako partidetan bi irabazi eta bat galdu zuten.

XXI. mendea aldatu

 
Lehoien eta All Blacksen arteko partida 2005ean.

2001. urtean Australiara joan ziren hamar partida jokatzera. Wallabiek testa irabazi zuten (2-1) eta Tom Richards Trophy saria abiatu zuten. Sari hau Australiarren eta Lehoien arteko testen irabazleak jasotzen du[16]. Bira honetan erabili zen aurreneko aldiz British & Irish Lions izena[9].

2005. urtean Zeelanda Berrira joan ziren. Talde probintzialen aurkako zazpi partida irabazi ondoren New Zealand Maori taldeak garaitu zituen eta selekzioaren aurkako hiru partidak ere galdu zituzten.

2009. urtean Munduko Kopan txapeldun izanak ziren Hegoafrikarren aurka jokatu zuten eta bi partida galdu eta bat irabazi zuten. Talde hartan 14 irlandar, 13 galestar, 8 ingeles eta bi eskoziar zeuden.

2013. urtean Australiara itzuli ziren eta taldeen aurkako partida guztiak irabazi zituzten bat ezik. Australiako selekzioaren aurka bi partida irabazi zituzten eta bakarra galdu. Azkenengo partida 41-16 irabazi zuten 1997tik aurreneko test-a irabaziz, eta Australiaren aurkako lehen test-a irabaziz 1989tik[17]. Galestarrak ziren nagusi selekzioan, Galesko selekzioaren kapitaina (Sam Warbuton) eta entrenatzailea (Warren Gatland zeelandaberritarra) zituen eta Leigh Halfpenny izan zen puntu gehien bildu zituena[18].

2017an kapitain eta entrenatzaile berak zituela Zeelanda Berrira joan zen taldea. 10 partida zituzten aurrena, ondoren Maorien selekzioaren aurkako bat eta azkenik All Blacks-en aurkako hiru. Maoriak erraz garaitu zituzten[19] eta Zeelanda Berriaren aurkako aurreneko partidatan porrota (30-15) eta garaipena (24-21) lortu ondoren hirugarren partidan 15-15 berdindu zuten[20].

2021ean Hegoafrikara itzultzea tokatzen zen. COVID-19 pandemiak Hegoafrika gogor jo zuela ikusiz Britainiar uharteetan egitea proposatu zen eta beraz Hegoafrikako taldeak iparraldera bidaiatzea, baina ez zen egokia ikusi, kanpoan birak egiteko sortu baitzen taldea. Australiak ere eskaini zuen bere herrialdea Hegoafrika eta British and Irish Lionsen arteko partidak jokatzeko[21]. Azkenean, pentsatu bezala, partidak Hegoafrikan jokatzen ari dira. Inoiz baino partida gutxiago izango dira, bederatzi baino ez[22]. Hiru partida jokatuko dituzte Hegoafrikako selekzioaren aurka eta beste bat bigarren taldearen aurka. Hirugarrengoz jarraian Warren Gatland zeelandaberritarra izan zen entrenatzailea. Alun Wyn Jones kapitain izendatu arren aurrez Japoniaren aurkako partida batean min hartu eta sendatu bitartean Conor Murrayk hartu zuen haren lekua. Hegoafrikako selekzioaren aurkako aurreneko partida irabaztea lortu zuten lehoiek, 17-22, bigarrenean porrot latza jasas zuten 27-9. Hirugarren partida erabakiorra izango zen beraz eta hegoafrikarrek 19-16 emaitza parekatuaz irabazi zuten[23]. Hiru partidak Lurmutur Hiria estadioan jokatu ziren ikuslerik gabe.

Errugbi birak aldatu

Urtea Herrialdea Kapitaina Entrenatzailea Puntu gehien Emaitza Test partidak
1888   Zeelanda Berria
  Australia
  Robert Seddon
  Andrew Stoddart
  Alfred Shaw
  Arthur Shrewsbury
Estatistikarik gabe ez baitziren Errugbi Federazioaren arauak bete
1891   Hegoafrika   Bill Maclagan   Edwin Ash   Arthur Rotherham (4) Irabazi 3–0
1896   Hegoafrika   Johnny Hammond   Roger Walker   J. F. Byrne (12) Irabazi 3–1
1899   Australia   Matthew Mullineux
  Frank Stout
  Matthew Mullineux   Charlie Adamson (17) Irabazi 3–1
1903   Hegoafrika   Mark Morrison   Johnny Hammond   John Gillespie (4) Galdu 0–1–0
(bi berdindu eta bat galdu)
1904   Zeelanda Berria
  Australia
  David Bedell-Sivright   Arthur O'Brien   Percy Bush (20) Irabazi 3–0 (Australia)
Galdu 0–1 (Zeelanda Berria)
1908   Zeelanda Berria
  Australia
  Arthur 'Boxer' Harding   George Harnett   Reggie Gibbs (3)
  Jack Jones (3)
Galdu 0–2 (1 berdindu)
(Zeelanda Berria)
ez Australiarekin partidarik ez
1910   Hegoafrika   Tommy Smyth   William Cail
  Walter E. Ree
  Jack Spoors (9) Galdu 1–2
1910   Argentina   John Raphael   R.V. Stanley   Harold Monks (10)
(balioztatu gabe)
Irabazi 1–0
1924   Hegoafrika   Ronald Cove-Smith   Harry Packer   Tom Voyce (6) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1927   Argentina   David MacMyn   James Baxter   Ernest Hammett (40)
(balioztatu gabe)
Irabazi 4–0
1930   Zeelanda Berria
  Australia
  Doug Prentice   James Baxter   Carl Aarvold (9) Galdu 1–3 (Zeelanda Berria)
Galdu 0–1 (Australia)
1936   Argentina   Bernard Gadney   Doug Prentice   John Brett (7)
(balioztatu gabe)
Irabazi 1–0
1938   Hegoafrika   Sam Walker   Major B.C. Hartley   Vivian Jenkins (9) Galdu 1–2
1950   Zeelanda Berria
  Australia
  Karl Mullen   Leslie B. Osborne   Lewis Jones (26) Galdu 0–3 (1 berdindu)
(Zeelanda Berria)
Irabazi 2–0 (Australia)
1955   Hegoafrika   Robin Thompson   Jack Siggins   Jeff Butterfield (12) Berdindu 2–2
1959   Zeelanda Berria
  Australia
  Ronnie Dawson   O.B. Glasgow   David Hewitt (16) Irabazi 2–0 (Australia)
Galdu 1–3 (Zeelanda Berria)
1962   Hegoafrika   Arthur Smith   Harry McKibbin   John Willcox (5) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1966   Zeelanda Berria
  Australia
  David Watkins
  Mike Campbell-Lamerton
  John Robins   Stewart Wilson (30) Irabazi 2–0 (Australia)
Galdu 0–4 (Zeelanda Berria)
1968   Hegoafrika   Tom Kiernan   Ronnie Dawson   Tom Kiernan (35) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1971   Zeelanda Berria   John Dawes   Carwyn James   Barry John (30) Irabazi 2–1
(1 berdindu)
1974   Hegoafrika   Willie John McBride   Syd Millar   Phil Bennett (26) Irabazi 3–0
(1 berdindu)
1977   Zeelanda Berria   Phil Bennett   John Dawes   Phil Bennett (18) Galdu 1–3
1980   Hegoafrika   Bill Beaumont   Noel Murphy   Tony Ward (18) Galdu 1–3
1983   Zeelanda Berria   Ciaran Fitzgerald   Jim Telfer   Ollie Campbell (15) Galdu 0–4
1989   Australia   Finlay Calder   Ian McGeechan   Gavin Hastings (28) Irabazi 2–1
1993   Zeelanda Berria   Gavin Hastings   Ian McGeechan   Gavin Hastings (38) Galdu 1–2
1997   Hegoafrika   Martin Johnson   Ian McGeechan
  Jim Telfer
  Neil Jenkins (41) Irabazi 2–1
2001   Australia   Martin Johnson   Graham Henry   Jonny Wilkinson (36) Galdu 1–2
2005   Argentina   M Owen   Sir Clive Woodward   Jonny Wilkinson (20) Berdindu 0-0
(1 berdindu, 25-25)
2005   Zeelanda Berria   Brian O'Driscoll
  Martin Corry
  Gareth Thomas
  Sir Clive Woodward   Jonny Wilkinson (31) Galdu 0–3
2009   Hegoafrika   Paul O'Connell   Ian McGeechan   Stephen Jones (39) Galdu 1–2
2013   Australia   Sam Warburton   Warren Gatland   Leigh Halfpenny (49) Irabazi 2–1
2017   Zeelanda Berria   Sam Warburton
  Peter O'Mahony
  Warren Gatland   Owen Farrell (31) Berdindu 1-1 (1 berdindu)
2021   Hegoafrika   Alun Wyn Jones
  Conor Murray
  Warren Gatland   Dan Biggar (47) Galdu 1–2

Testen laburpena aldatu

  • 2021eko biraren ondoren eguneratua.

Selekzioen aurkako testak aldatu

Selekzioa Egindako birak Irabazi Berdindu Galdu Garaipenen %
  Argentina 3 3 0 0 % 100
  Australia 9 7 0 2 % 78
  Hegoafrika 14 4 1 9 % 29
  Zeelanda Berria 12 1 1 10 % 8

Jokalari aipagarrienak aldatu

Partehartze gehien
Jokalaria Test partidak Urteak
1   Willie John McBride 17 1962–1974
2   Dickie Jeeps 13 1955–1962
3   Mike Gibson 12 1966–1971
  Graham Price 12 1977–1983
  Alun Wyn Jones 12 2009-2021
6   Tony O'Reilly 10 1955–1959
  Rhys Williams 10 1955–1959
  Gareth Edwards 10 1968–1974
9   Syd Millar 9 1955–1959
  Mako Vunipola 9 2013-2021
  • 2021eko abuztuaren 7an eguneratua.
Puntu gehien testetan
Jokalaria Puntuak
1   Gavin Hastings 69
2   Jonny Wilkinson 67
3   Stephen Jones 53
4   Leigh Halfpenny 49
5   Phil Bennett 44
6   Neil Jenkins 41
7   Tom Kiernan 35
8   Owen Farrell 34
9   Stewart Wilson 30
  Barry John 30
  • 2021eko uztailaren 31n eguneratua.
Entseguak testetan
Jokalaria Entseguak
1   Tony O'Reilly 6
2   J. J. Williams 5
3   Willie Llewellyn 4
  Malcolm Price 4
5   Alf Bucher 3
  Jack Spoors 3
  Carl Aarvold 3
  Jeff Butterfield 3
  Ken Jones 3
  Gerald Davies 3
  • 2021eko uztailaren 31n eguneratua.

Erreferentziak aldatu

  1. Griffiths, John. (1987). The Phoenix Book of International Rugby Records. London: Phoenix House ISBN 0-460-07003-7..
  2. Lenihan, Donal. (2016). Donal Lenihan: My Life in Rugby. Random House, 214 or. ISBN 1848272251..
  3. (Ingelesez) «The British & Irish Lions and Music - Rugby World magazine» Rugby World 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  4. a b Bath, Richard. (2008). The British & Irish Lions Miscellany. London: Vision Sports Publishing, 76 or..
  5. Godwin, Terry; Rhys, Chris. (1981). The Guinness Book of Rugby Facts & Feats. London: Guinness Superlatives ISBN 0-85112-214-0..
  6. «The British & Irish Lions : Lions Change Their Stripes» web.archive.org 2008-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  7. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  8. (Ingelesez) McClintock, Alex. (2013-06-26). «The forgotten story of ... the Lions 1888 tour» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  9. a b c d «British & Irish Lions» www.globalrugbyresults.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  10. (Ingelesez) worldrugbymuseum. (2020-09-28). «The 1910 British & Irish Lions tour of Argentina» World Rugby Museum: from the vaults (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  11. (Ingelesez) Screen, NZ On. «The Lion and the Kiwi | Film | NZ On Screen» www.nzonscreen.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  12. (Ingelesez) «Remembering the Lions tour of 1971: the great awakening of British rugby | Paul Rees» the Guardian 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  13. (Ingelesez) «The Legendary (and Violent) 1974 British & Irish Lions Tour of South Africa» www.ultimaterugby.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  14. (Ingelesez) «Classic Lions moments – Willie John McBride’s 99 call, 1974» JOE.ie (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  15. (Ingelesez) Thornley, Gerry. «Sporting Controversies: Rugby’s relationship with apartheid all there in black and white» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  16. «RugbyArchive» www.rugbyarchive.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  17. (Ingelesez) «Lions 2013: stunning victory and historic series success over Australia safeguards a treasured concept» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  18. (Ingelesez) «Lions 2013: Record-breaker Leigh Halfpenny owed huge debt of gratitude» the Guardian 2013-07-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  19. (Ingelesez) «Maori All Blacks 10-32 British and Irish Lions» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  20. (Ingelesez) Park, Robert Kitson at Eden. (2017-07-08). «Lions and All Blacks draw thrilling final Test and series» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  21. (Ingelesez) «Australia bid to host Lions tour turned down» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  22. (Ingelesez) Rees, Paul. «Lions to play fewer matches in 2021 South Africa tour» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  23. (Ingelesez) «South Africa pip Lions 19-16 to win the series in dramatic fashion» Rugby World 2021-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).

Kanpo estekak aldatu