Britainiar Birmania (ingelesez: British Burma) edo Birmaniako Britainiar Agintea 1824 eta 1948 artean hedatu zen. Anglo-birmaniar Gerrekin hasi zen, ondoren Britainiar Rajeko probintzia bihurtu zelarik, eta 1948an Birmania estatu independente bezala independentzia lortuz amaitu zen.

Britainiar Birmania
Birmania
British Burma
Burma မြန်မာနိုင်ငံတော်
1824 – 1948
Erresuma Batuaren kolonia
Britainiar Birmaniako bandera

Britainiar Birmaniako armarria


Ereserkia
God Save the Queen/King

Birmaniaren kokapena
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Birmaniera, ingelesa
Historia
Aurrekoak
Konbaung dinastia
Britainiar Raj
Birmaniako Estatua
Ondorengoak
Japoniar okupazioa
Saharat Thai Doem
Birmaniako Batasuna

1826an Lehen Anglo-birmaniar Gerra irabazi ondoren, britainiarrek Birmaniako lurraldearen hainbat zati anexionatu zituzten, horien artean Rakhine eta Tenasserim zirelarik; 1852an, Bigarren Anglo-birmaniar Gerraren ondoren, Behe Birmania anexionatu zuten. 1862an, lurralde hauek Britainiar Birmaniako probintzia txiki bezala izendatu zituzten, Britainiar Rajaren mendekoa.[1] 1885ean Hirugarren Anglo-birmaniar Gerraren ondoren, Birmania Garaia gehitu zuten eta hurrengo urtean Birmaniako probintzia sortu zen, 1897an probintzia nagusi bihurtu zena.[1] Egoera honek 1937ra arte iraun zuen, Birmania Burma Officek eta India eta Birmaniarako Estatu Idazkaritzak bereizita administratzen hasi zen arte. Birmaniak, azkenean, 1948ko urtarrilaren 4an lortu zuen independentzia osoa.

Birmania batzuetan "Eskoziako Kolonia" bezala aipatzen zuten, eskoziarrek kolonizazioan eta herrialdearen kudeaketan betetzen duten paper handiagatik, nabarmenenak Sir James George Scott eta Irrawaddy Flotilla Company izanda.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Imperial Gazetteer of India (Published under the authority of His Majesty's Secretary of State for India in Council, Oxford at the Clarendon Press. Pp. xxx, 1 map, 552) IV: 29..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Myanmarko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.