Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa

Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa Aizkorriko mendilerroaren iparraldearen mendi-adar dauden aztarna megalitikoen multzoa da. Guztira bederatzi dira ezagutzen direnak.

Arratolagaña trikuharria.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa aldatu

Geografikoki Legazpiko Brinkola auzoa eta Zegamaren artean, hauek estazio honi izena emanez. Estazio honetak monumentuak, orotara bederatzi, 800 metrotatik gora aurkitzen dira. Udalerri hauetan daude monumentuak: Gabiria, Legazpi, Oñati, Segura eta Zerain.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Guztira bost dira:

  • Aizaleku
  • Amutxanda
  • Arratolagaña
  • Oamendi
  • Urietagaña

Tumuluak aldatu

Guztirahiru dira:

  • Irumugarrieta
  • Txoritegi
  • Antolarre[1]

Zista aldatu

Guztira bat:

  • Irumugarrietako II

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu