Melany Brigitte García Farías (Canoa, 1997ko urtarrilaren 27a – San Vicente, 2024ko martxoaren 24a[1]) ekuadortar erizain eta politikaria izan zen, alkate kargua hartu duen ekuadortar gazteena. 2023ko maiatzetik 2024ko martxoan hil zuten arte izan zen San Vicenteko alkate[2][3].

Brigitte García
Bizitza
JaiotzaCanoa (en) Itzuli1997ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Ekuador
Heriotza2024ko martxoaren 24a (27 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza aldatu

Melany Brigitte García Farías 1997ko urtarrilaren 27an jaio zen Canoan, Ekuadorko San Vicente kantonamenduan. Lau neba-arrebetatik gazteena zen[2]. Txikitan politikarekiko interesa piztu zitzaion, eta nerabezaroan eskualdeko hainbat proiektu politikotan parte hartu zuen. 15 urte zituela, osasun-zerbitzu batean egiten zuen lan[4].

Erizain moduan trebatu ondoren, San Vicenteko alkatetzarako aurkeztu zuen bere burua. Herritarren Iraultza Mugimenduak bultzatuta, 2023ko maiatzean, 26 urte baino ez zituela, Ekuadorren historiako alkate gazteena bihurtu zen[2]. 4.943 botorekin (%37,48) hautatu zuten[4]. Bere agintaldian, edateko ura eta estolda-sistemak ezarri zituen, komunitatearen ongizateari laguntzeko[2]. Gainera, nekazaritza eta arrantza industria garatzeko asmoa zuela adierazi zuen[5].

2024ko martxoaren 24an erail zuten, alkate kargua hartu eta hamar hilabetera, Jairo Loor komunikazio zuzendariarekin batera[2]. Auto baten barruan gertatu da hilketa, eta biak hil zituen pertsona haiekin batera zihoala uste da[2][6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Loaiza, Yalilé. «Asesinato de Brigitte García, al alcaldesa más joven de Ecuador: la policía cree que el asesino estaba en el mismo vehículo» Infobae 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Quién era Brigitte García, la alcaldesa más joven de Ecuador que fue asesinada a tiros con uno de sus asesores» BBC News 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. (Ingelesez) «Ecuador's youngest mayor found shot to death alongside staffer» Reuters 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Asesinato Brigitte García: ¿Quién fue la Alcaldesa de San Vicente?» Ecuavisa 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Asesinan a Brigitte García, alcaldesa del cantón San Vicente, en Manabí» El Universo 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) Nares, Paulina. «Hallan muerta a la alcaldesa más joven de Ecuador, Brigitte García» CNN 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).

Kanpo estekak aldatu