Bretainiako dukeen gaztelua

Bretainiako dukeen gaztelua (bretainieraz: Kastell Duged Breizh, frantsesez: Château des ducs de Bretagne) antzinako Erdi Aroko gotorleku eta duke jauregi bat da, Nantes hirian dagoena, gaur egun Loirerria eskualdean, Loira ibaiaren eskuinaldeko ibarrean, antzina lubakiak betetzeko erabiltzen zena.

Bretainiako dukeen gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaLoira Atlantikoa
Frantziako udalerriNantes
Koordenatuak47°12′58″N 1°32′57″W / 47.21614°N 1.54914°W / 47.21614; -1.54914
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1207
JabeaVille de Nantes (en) Itzuli
Frantzisko II.a Bretainiakoa
KomisarioaGuy of Thouars (en) Itzuli
ErabiltzaileaNantes History Museum (en) Itzuli 2007
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00108657
Bisitariak urtean167.867
Kontaktua
Telefonoatel:+33-2-51-17-49-48
Webgune ofiziala

XIII. mendeko jatorrizko gaztelua izan zen Nanteseko gazteluaren gainean eraberritua eta artilleria teknika berriei egokitua, Bretainiako dukeen egoitza nagusia izan zen XIII. mendetik XV. mendea arte. XIX. mendean monumentu historiko bezala katalogatua izan zen, eta gaur egun, hiriaren jabetzakoa da, publiko orokorrarentzat irekitzeko berrabildua.

Historia aldatu

1207tik aurrera, Konstantza Bretainiakoa dukesaren alarguna zen Guy Thouarsekoak, lhen gaztelua eraikiarazi zuen, "Dorre Berrikoa" edo "Nantesekoa" deitua, hiriko galo-erromatar harresiaren oinean, garai hartan egungo Bouffay auzora mugatua zegoena. Dukerriaren boterea berretsi nahi zuen Nanteseko gotzain eta kondeenaren aurrean. Pierre Mauclercek eta bere seme Joan I.a Bretainiakoak hiriko gotorlekua hedatu eta gaztelua handitu zuten. Hiriko defentsen funtsezko elementu bat da, Loira ibaiaren beso bat babesteko balio izan zuena, aktibitate komertzial ugariren tokia. XIII. mendeko garai honetan Vieux Donjon ("Dorre Zaharra", garai hartako hondakin bakarra) deituriko dorre poligonala eraiki zen. XIV. mendearen bigarren erdialdean "Dorre Berriaren Gaztelua" Joan IV.a Bretainiakoak handitu zuen.

1466an, Frantzisko I.a Bretainiakoak gaztelua berreraikitzea erabaki zuen. Eraikin berria, aldi berean dukeen gortearen egoitza nagusia eta errege botereari eusteko gai izango zen gotorleku militar bat izango zen. Bokazio bikoitz bat, gortearen aldetik toba zurizko bizitoki-jauregi batek adierazia, itxura finekoa (Gobernu Handia, Urrezko Koroaren dorrea, Etxe Handia), eta hiriaren aldetik harresi zatiz eta 500 metroko erronda bidez elkartutako granito eta arbelezko zazpi dorre handiz.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu