Brent petrolioa petrolioaren salerosketetan erabiltzen den petrolio gozo eta arinaren mota bat da, munduan petrolioa saltzeko eta erosteko erreferentzia gisa gehien erabiltzen denetako bat. Gozotzat hartzen da sufre gutxi duelako, eta arintzat dentsitate baxukoa delako. Nagusiki Ipar Itsasotik ateratzen da eta Europako merkatuen erreferentzia da.

Brent upelaren prezioaren gorabeherak

Ezaugarriak aldatu

Brent gordina petrolio arina da, baina ez West Texas Intermediate (WTI) bezain beste. Bere sufre edukia % 0,37koa da gutxi gora-behera, eta horrela izanik petrolio gozoa bezala hartzen da, baina berriz ere, ez WTI bezain gozoa. Brent-a gasolinaren ekoizpenerako ezin egokiagoa da. Europako ipar-mendebaldeko herrialdeetan fintzen da normalean, baina merkatuaren prezioak baxuegiak direnean esportatu ahal izateko, mediterraneoko eta Estatu Batuetako ekialdeko kostetako findegietan ere prozesatzen dute. Petrolio mota hau pobreenetakoa da bero-gaitasunari dagokionez.

Kotizazioa aldatu

 
Brent eta WTI arteko prezio desberdintasuna.

Europa, Afrika eta Ekialde Ertaineko petrolio ekoizpena Brent upelak ezartzen duen prezioaren arabera saltzen da, hau da, prezio estandar bat ematen du, munduko barietateen % 65ak erreferentetzat hartzen duena.

Brent upelak (42 US galoi, 159 litro) Londresko International Petroleum Exchange (IPE) merkatuan kotizatzen du. Dolarra da kotizaziorako diru-unitatea.

Brent upela WTI upela baino garestiagoa da eta LPEEko petrolioaren prezioaren gainetik mantentzen da.

2014ko abenduaren 16an, Brent upelak 60 dolarretik beherako balioa zuen, 2009tik lehen aldiz. Ekainetik balioaren %45 galdu zuen, eskari handiak eta uste baino eskaintza apalagoaren eraginez[1].

2015eko urtarrilaren 7an, hasieran Brent upelaren prezioa 51,15 dolarrean zegoen, baina segituan 49,92 dolarrera jaitsi zen. 2009eko maiatzetik izan zuen salmenta prezio baxuena zen[2].

Urtarrilaren 12an, Brent petrolioaren upela merkatu zen eta 47 dolarreraino iritsi zen[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu