Bredako errendizioa (gaztelaniaz La rendición de Breda edo Las lanzas), Diego Velázquezek 1634-1635ean egindako margolana da.

Bredako errendizioa
Jatorria
Sortzailea(k)Diego Velázquez
Sorrera-urtea1638
IzenburuaLa rendición de Madrid eta The Surrender of Breda
MugimenduaBarrokoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak307 (altuera) × 367 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
TelesailaBattle Series (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass45C14(LANCE)
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
Madrilgo Errege Jauregia (1814)
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001172
JabeaFernando VII.a Espainiakoa

Beste hamabi koadrorekin batera enkargatu zen hau, erresumaren balentriak guduetan isla zitzaten. Egun, serie hori (Eugenio Cajésen margolan bat izan ezik, hura hondatu baitzen) El Prado museoan dago, nahiz eta elkarren ondoan ez dauden.

Margolan honetan ez dago odol edo arrandiaren islarik. Protagonistak, eszenaren erdian, hizketan ari dira, adiskideak balira bezala, eta ez arerioak. Izan ere, Spinola jeneralak ez dio aurkariari belauniko jartzen uzten. Alde horretatik, heroi militarra tradizioaz bestela irudikatu du Velázquezek. Errealismoz agertzen dira pertsonaiak, bai Spinola bera, Velázquezek bertatik bertara ezagutzen baitzuen, bai gainerako soldaduak, erretratuen antzera agertzen baitira haien aurpegiak.

Kanpo estekak aldatu