Bray lurmuturra
Bray lurmuturra, irlanderaz: Ceann Bhré, Irlandako ekialdeko kostaldean dagoen lurmutur eta muino bat da, Wicklow konderrian eta Bray eta Greystones udalerrien artean. 241 metroko garaiera du.
Bray lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 241 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°11′26″N 6°05′03″W / 53.190527777778°N 6.0841666666667°W |
Mendikatea | Wicklow mendiak |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Wicklowko konderria |
Irlandako itsasoaren ertzean dago. Txangozaleen artean ezaguna eta maiz bisitatua da eta gailurrean 1950ean eraikitako hormigoizko gurutze bat du. Urtero Ostiral Santuz bertako ehundaka biztanle prozesioan gurutzeraino igo ohi dira.