Bratislavako portua (eslovakieraz: Prístav Bratislava) Danubioren ertzeko Eslovakiako ibai portua da. Itsaso Beltzarekin eta, Rhin-Main-Danubio ubidea ireki zenetik, Ipar itsasoarekin loturik dago. Bratislavakoa eta Komárnokoa dira herrialde honetako bi nazioarteko portuak.

Bratislavako portua gauez

Portuak bi zati ditu: bidaiari kaia, hiri zaharraren (Staré Mesto) ondoan, eta merkataritza kaia, Ružinov auzoan. Azken honek garrantzi itzela du Eslovakiako ekonomian. 2004an 1,5 milioi tona zama mugitu ziren bertan.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.