Brake Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatua, Ipar Itsasoko kostaldetik gertu, Weser ibaiaren ahoan. 2014an 15,094 biztanle zituen 38,3 kilometro koadrotan banatuta. Wesermarsch barrutiko hiriburua da nahiz eta hiri handiena Nordenham izan.

Brake
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiWesermarsch barrutia
Posta kodea26911–26919
Udalerri kodea03461002
Geografia
Koordenatuak53°20′00″N 8°29′00″E / 53.3333°N 8.4833°E / 53.3333; 8.4833
Map
Azalera38.3 km²
Altuera3 m
Demografia
Biztanleria15.094 (2022ko abenduaren 31)
210 (2021)
alt_left 7.707 (%51,1) (%48,9) 7.387 alt_right
Dentsitatea394,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia04401
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakZwiesel
MatrikulaBRA
brake.de

Historia aldatu

Lehenengo aipamena 1384ko idatzi batean dago, brake to Harghen bezala, baina kaiaren ondoko herri gisa aipatzen den lehen aldia 1756koa da. XIX mendean ontzigintzari esker garrantzia hartu zuen. 1814ean udaletxea eskuratu, 1835ean kai aske bihurtu zen eta 1856an hiri aske titulua eskuratu zuen. Bremen eta Bremenhaven artean egoteak toki estrategiko bihurtzen zuen eta Alemaniako itsas flotak egoitza gisa aukeratu zuen.

Geografia aldatu

Brake, Bremerhaven, Bremen, Oldenburg eta Wilhelmshavenek osatzen duten karratuaren erdi erdian dago. A29 eta A27 autobideak gertu ditu. Horien bidez, Bremengo aireportuarekin bat egiten du. Bere portua, oso azpiegitura ona da aire, lur, eta ur bidezko garraiobideentzako.

 

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu