Brahmaputra[1] (assameraz: ব্ৰহ্মপুত্ৰ; bengaleraz: ব্রহ্মপুত্র নদ; hindiz: ब्रम्हपुत्र; ingelesez: Brahmaputra River) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere izenak sanskritoz "Brahmaren semea" esan nahi du.

Brahmaputra
ব্রহ্মপুত্র নদ (be)
ब्रम्हपुत्र (hi)
Datu orokorrak
Motanazioarteko ibai
Luzera2.900 km
Geografia
Map
Koordenatuak26°12′03″N 91°44′49″E / 26.20072°N 91.74683°E / 26.20072; 91.74683
Herrialdea India
Indiako estatuaAssam
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera651.334 km²
Arro hidrografikoaBrahmaputra Basin (en) Itzuli
Ur-emaria19.500 m³/s
Bokalea
()
Bengalako golkoa

Ibilbidea aldatu

Bere iturria Himalaian, Tibeteko mendebaldean dagoen Jima Yangzong glaziarean, non Yarlung Tsangpo izena duen. Gero hego-mendebalderantz jotzen du Assam harana zeharkatuz. Erdialdeko Bangladeshen bi zatitan banatzen da: nagusia Jamuna izenekoa eta bestea Shitalakshya izenekoa. Bangladeshen, Ganges eta Meghna ibaiekin batera munduko deltarik handiena sortzen du, azkenean Bengalako golkoan hiltzeko.

Oharrak aldatu

Ibaia antzinako sanskritoz Lauhitya zuen izena eta Brahmaputra haranaren biztanleek Luit zioten.

Brahmaputraren gehiena nabigagarria da eta bere urak sakratuak dira hinduismoan. Udaberrian, Himalaiako elurra urtzen denean, Brahmaputrak uholdeak sortzen ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu