Botero Museoa Bogotáko La Candelaria gune historikoan dagoen erakundea da. Neurri batean Fernando Botero artistak Kolonbia Errepublikako Bankuari emandako lanak biltzen ditu baina baita ere artistaren bilduma pertsonalaren lanak. Besteak beste, artista hauen lanak ikus daitezke: Balthus, Georges Braque, Marc Chagall, Salvador Dalí, Joan Miró, Pablo Picasso, Sonia Delaunay, Claude Monet eta Henri Matisse. Museoa 2000. urtean sortu zen. Sarrera irekia da eta urtero 500.000 bisitari jasotzen ditu.[1]

Botero Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Cundinamarca
HiriaBogota
Koordenatuak4°35′48″N 74°04′24″W / 4.59670254°N 74.07337091°W / 4.59670254; -74.07337091
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2000
Inaugurazioa2000
Izenaren jatorriaFernando Botero
Webgune ofiziala
Museoan jasotako Boteroren lan bat.

Fernando Boteroren lanak aldatu

Nahiz eta nazioartean ospetsuak diren egileen lanak bildu, museoaren elementu erakargarriena Boteroren beraren lanak dira. Han bildutako bere lanak 123 inguru dira: olioak, marrazkiak, eskulturak, e.a. Lan gehienak azken urteetan egindakoak dira. Artistaren obra goiztiarra Bogotáko Kolonbiako Museo Nazionalean ikus daiteke.

Bilduman Leonardo da Vinciren "Monalisa"ren bertsioa dago; baita Kolonbiako biolentziari buruzko lehen multzoa: Pablo Escobar, Tirofijo, Carrobomba, La masacre de Mejor Esquina, ea.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu