Botere hutsune

Botere-hutsunea» orritik birbideratua)

Botere-hutsunea (ingelesez: Power vacuum) edo Autoritaterik eza zientzia politikan erabiltzen den terminoa da adierazteko agintaririk edo gobernurik eza.[1] Historia politikoan, kontzeptuak hutsune fisiko baten eta egoera politikoaren arteko analogia erabiltzen du, botere-leku batean norbaitek kontrola galdu du eta inork ordezkatu ez duenean.

Orokorrean, ez da inoiz botere-hutsunerik luzaroan irauten, hala ere. Horren adibide dira narkotrafikoa eta ustelkeria. Autoritate bat ez dagoenean, berehala beste taldek hartzen du beren gain hutsik dagoen paper hori, harik eta, antolaketarik ez dutelako, lehiakideek edo goragoko agintariren batek kendu arte.

Ematen den egoerak aldatu

Botere-hutsunea hainbat egoera posibletan ematen da:

  • botere-figura baten ahultzearen ondorioz
  • aurretik mendean zegoen talde baten indartze erlatiboaren ondorioz
  • boterean dagoen figura hiltzea edo desagertzearen ondorioz
  • lehian ari diren taldeen arteko oreka hauskorraren ondorioz.

Adibideak aldatu

Horrelako egoerak sarritan gerran dauden herrialdetan eman dira. Esaterako Iraken gertatu zen 2003ko gerra ondoren, baita Libanoko gerra zibilaren bitartez ere. Historikoki monarkietan ere kandidato desberdinen arteko gatazken ondorioz gertatu izan da baita. Kasu horietan guztietan, normalean, kanpoko eragileak egoten dira alde desberdinei laguntzen.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu