Los Arcosko Bostiriak

Nafarroa Garaiko eskualde historikoa
Bostiriak» orritik birbideratua)

Los Arcosko Bostiriak edo Bostiriak[1] Nafarroa Garaiko eskualde historiko bat dira, bost herrik osatua, Lizarrako merindadean dagoena. Los Arcos da herri nagusia, eta besteak dira Armañantzas, El Busto, Santsol eta Torres del Rio[2].

Urantzia jartzen duen zonaldea, Los Arcosko Bostiriak, Gaztela bihurtu zen 1463an.

Kokapena aldatu

 
Klikatu area bakoitzean udalerriaren izenerako.

Historia aldatu

Bostiriak Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta ez ziren Nafarroara itzuli 1753. urtera arte. Itzulerarako baldintza izan zen mahastiak desegitea Bostirietan, ardo ekoizpen handia egiten zutelako esportaziorako. Nafarroako Gorteek galerazia izan zuten hainbat urtez Bostirietako ardoa Nafarroa Garaian sartzea, eta horregatik funtsezko puntua izan zen ardoa negoziazioetan[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Los Arcosko Bostiriak - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. a b «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).