Bosniakoak (serbokroazieraz[18] Bošnjaci) eslaviar etnia bat dira, hegoaldeko eslaviarren azpitaldekoa.

Bosniakoak

Bošnjaci
Biztanleak guztira
4 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Bosnia-Herzegovina:2.185.055 [1]
 Alemania:158.158 [2]
 Serbia:136.087 [3]
 Austria:108.047 [4]
 AEB:98.766 [5]
 Suedia:55.464 [6]
 Montenegro:48.184 [7]
 Suitza:46.773 [8]
 Kosovo:45.600 [9]
 Eslovenia:21.542 [10]
 Kanada:21.040 [11]
 Kroazia:20.755 [12]
 Ipar Mazedonia:17.018 [13]
 Australia:17.993 [14]
 Norvegia:15.649 [15]
 Belgika:2.182 [16]
 Europar Batasuna oro har:400.000 [17]
Hizkuntza
"Bosniera" (serbokroazieraren aldaera)
Erlijioa
Gehienbat Islam sunita
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hego eslaviarrak

Gehienbat Bosnia-Herzegovinan bizi dira, eta lurralde horrekin zuzeneko lotura historikoa dute. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako erroldan "musulman nazionalitatea" eman zitzaion baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta Bosnia-Herzegovinako independentziarekin eskualdean fededunak izan ala ez tradizio musulmana duten eslaviarrek "bosniako" izendapena lehenetsi dute. Bosnia-Herzegovinaz gain Serbia eta Montenegron ere bizi dira, batez ere bien artean banatuta dagoen Sandžak aldean; Jugoslavia zaharreko beste eremuetan (Kosovo, Kroazia, Eslovenia) ere topatzen dira eta bai arrazoi ekonomikoengatik bai Bosniako gerragatik Europar Batasunean (bereziki Alemanian), Ipar Amerikan edota Australian ere jatorri bosniakoa duten ganorazko jende taldeak daude.

Bosnia-Herzegovinan bertan gerrako garbiketa etnikoak asko murriztu zuen bere zabalpena eta gaur egun oso gutxi dira Bosniako Serbiar Errepublikan bizi direnak.

Izena aldatu

Jatorria aldatu

Izendapenik zaharrena Bošnjanin (latinez Bosniensis) da; Erdi Aroko Bosniako Erresumako biztanleak deitzeko erabiltzen zen. Otomandar Inperioan berriro baliatu zen, turkieraz Boşnak zelarik. Inperioaren garaian Bosniako eslaviarrek -erlijio guztietakoek- izena beren buruarentzat hartu zuten; turkierazko formatik Bošnjak (pl. Bošnjaci) sortu zen.

XIX. mendean alemanieraz (Bosniake), frantsesez (Bosniaque) eta ingelesez (Bosniak) Bosniako biztanle oro deitzeko erabiltzen hasi zen eta hala gorde zen hizkuntza hauetan 1990eko hamarkadan Jugoslavia estatu desberdinetan banatzen hasi arte. Aldiz, Bosnian bertan XX. mendearen hasieran Bošnjak terminoa bazterrean geratu zen eta serbokroazierazko izen propioen egitura gramatikala hobeto errespetatzen duen Bosanac erabiltzeari ekin zitzaion. Gaur egun ere Bosanac hitzak Bosnia-Herzegovinako bizilagun guztiak izendatzeko baliatzen da.

Jugoslavian aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Musulman (nazionalitatea)»

1974 baino lehen Jugoslavian nazio kroaziar, serbiar, mazedoniar, montenegroar eta esloveniarrak ofizialki onartuta bazeuden ere, nazionalitate bosniakoak ez zuen honelako onarpen mailarik; horren ondorioz Bosnia-Herzegovinako eta oro har Jugoslavia osoko musulman gehienek erroldetan ez zuten beren burua inongo kolektibitate nazionaletan kokatzen, gutxiengoak serbiar edota kroaziarrak zirela adierazten bazuten ere.

1974an Jugoslaviako konstituzio berriak Musulman ("M" letra larriz, fedea baino kolektibitate nazionala adierazteko) nazionalitatea sartu zuen; beste aukera hoberik ezean musulman gehienek erabili egin zuten eta 1990eko hamarkada arte nahiko zabalduta egon zen. Garai honetan Bosnia aldeko musulmanek bere herria nazio oso gisa onartua izateko eskubidea eskatzeari ekin zioten. Hala ere, Bosniako gerran kroaziar eta serbiarrekin lehian egon zen komunitatea izendatzeko mendebaldeko hedabideek erabilitako hitza "musulman" izan zen. Gerraren hasieran taldeko buruzagiek, ordea, "musulman" hitza baztertu eta aspalditik erabiltzen ez zen Bošnjak hitza berrartu zuten. Erabaki hau polemikoa izan zen, arestian azaldu bezala garai zaharretan hitzak Bosniako biztanle guztiak izendatzeko balio zuelako. Beste bi herrientzat hala egiteak bosniakoak lurraldeko "benetako" biztanle bakarrak zirela azpimarratzen zuen; bosniakoentzat, ordea, "musulman" izendapenak zekarren distortsio erlijiosoa ekidin eta kolektibo nazionala osatzen zutela jakinarazteko erremedio bakarra zen.

Gaur egun aldatu

Azken urteetan batzuetan bosniakoak deitzeko "bosniar" edo "bosniar musulman" esamoldeak ere erabili dira; baina horrek konfusiorako aukera ematen du eta horregatik bi hitzak desberdintzea komeni da, baita euskaraz ere:

Ikurrak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bosnia-Herzegovinako bandera»

Bosniakoek sarritan erabili duten ikurra lili-hori lorea (fleur de lys edo Lilium bosniacum) da. Bosnia-Herzegovina independenteko lehen banderan eta armarrian zegoen baina ez dago 1998tik aurrerako banderan, hau beste bi talde nagusiekiko neutralagoa delako.

Taldekideen artean eta oro har Jugoslavia-ohiko musulmanen artean oso zabaldua dauden beste ikur batzuk Islamaren bandera berdean oinarritutako bertsioak dira. Administratiboki banatuta badaude ere, Serbia eta Montenegroren artean barreiatuta dagoen Sandžak eskualde auzokidean gehiengo bosniakoa -nagusiki izen hori erabiltzen dute- dago eta han erabiltzen dituzten ikurrek aurretik aipatutako biak konbinatzen dituzte.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu