Borgak Star Trekeko unibertsoko fikziozko pertsonaiak dira. Sintetikoa organikoarekin uztartzen duten zenbait arrazatoki humanoideak dira, hala ahalmen fisiko eta mental hobeak emanez. Borg guztien buruak txertakin batzuen bidez erlauntza batera lotuak daude, garun kolektibo batera, Borg erreginak antolatuak, bere mendekoen norbanakotasuna eta sentimendu pertsonalak onartzen ez dituena. Borg batek pentsatzen duena erlauntzako gainontzeko borg guztiekin partekatzen du. Honi esker, borg bat hiltzen bada, beste batek hartzen du bere lekua aurreko borgaren jakintza izanez eta lan bat berriz hutsetik hasi beharrik gabe amaituz. Honek bereziki eraginkorrak bihurtzen ditu erasotzerakoan edo erasoak direnean.

Borgek funtsezko helburu bezala "xurgatzea" (bizidunak Borg bihurtzea) dute, "unibertsoko bizi kalitatea" hobetzeko eta euren perfekzio propioa lortzeko xurgatutako espezieen ezaugarriak gehitzearen bidez. Helburu honekin, galaxian zehar bidaiatzen dute beste espezie batzuk eta euren teknologia xurgatuz, harrapatutako norbanakoak euren borondatearen aurka erlauntzaren kontrolera batzera behartuz, nanozundak txertatuz, euren gorputzen zatiak zati mekaniko edo sintetiko bihurtzen dituztenak. Hau da, orokorrean, euren ugalketa metodoa, euren ugalketa aparatua euren eskuetatik irtetzen diren txertaketa hodi batzuk direlarik.

Historia aldatu

Planeta Elkartuen Federakuntzak Borgekin izan zuen lehen kontaktu formala Qren interferentzia bidez gertatzen da, izaki ia ahalguztidun bat (Star Trek: Belaunaldi berriako pertsonaia). Qk Enterprise D Borgen jatorrizko kuadrantea den Delta kuadranteko J-25 sistemara Borg kolektiboarekin kontaktuan egoteko haina denboraz garraiatzen du. Kontaktu honen ondoren denbora batera, Borgek euren kubo formako ontzietako bat (garraio, eraso eta konkista bide nagusia) Lurrera bidaltzen dute xurgatzeko. Wolf 359ko gudua bezala ezagutzen den prozesu honetan Jean-Luc Picard kapitaina harrapatua izan zen Izarretako Flotaren prozedura eta defentsa metodoen ezagutza Borg kolektibora pasa dadin, Locutus izeneko Borg bat bihurtua izan zelarik.

200 urte inguru lehenago, jada izan zuten lehen kontaktu ba gizakiekin (2063an borgek lehen warp suziriari egindako erasoaren hondarrak denboran bidaiatuz eta Picarden tripulazioak geratuak, Artikoan lurperatuak geratu zirenak), baina Enterprise (NX-01)k, garai hartan Jonathan Archer kapitainak zuzendua, Lurraren existentzia ezagutzen zuten 29ak hiltzea lortu zuen.

Zenbait mendetan zehar, borgek etengabe hobetu dute euren kolektibo erraldoia galaxian zehar bidaiatuz eta kontaezinbeste kultura eta planeta osoak konkistatu, xurgatu eta desageraraziz.

Euren helburu bitxi eta anbiziotsua euren espeziearen etengabeko hobekuntza da euren helbururako egokiak izan daitezkeela irizten duten beste espezie batzuen trebezia, ezagutza eta teknologia xurgatuz, eta ez aberastasunak edo botere politikoa metatzea, beste espezie batzuekin gertatzen den bezala.

Biziki boteretsuak, ziborg hauek, zibilizazio horiek eta euren teknologiak xurgatzeko ahalmenarekin doituak, konkista bakoitzarekin, boteretsu, handi eta hilgarriago bihurtuz joan dira.

Galaxiako zoko guztietatik espezieak desagerarazi eta arpilatuz perfekzioa lortzeko helburu finkoarekin, Borgek ez dute ezertxo ere uzten euren atzean, zibilizazio bakoitzaren ekarpen paregabeen oroitzapen lausoa izan ezik, jada soilik Borgen ezagutzetan geratzen direnak.

Star Trek: Voyagerren, euren bidaiaren zati handi bat Borg lurraldean egonez egiten dute, edo hortik gertu, etengabeko arriskuan mantenduz. Siete de nueve izeneko borg bat USS Voyagerren tripulaziora batzen da, bernorbanakotze prozesu nabarmen bat lortuz. Uste denez, siete de nueve, ziuraski, borgek xurgatu zuten lehen gizakietako bat izan zen. Telesail horretako azken atalean, etorkizuneko Kathryn Janeway kapitainak Borg erregina, bere Uniplexoarekin batera suntsitzen duen birus batekin pozoitzen du, Uniplexoa Voyager ontziak Alfa kuadrantera itzultzeko erabiltzen duelarik.

2366an Borgak Lurra inbaditzen saiatzen dira, baina lurreko defentsako indarrek, Picard kapitainak zuzendutako Enterprise Eren laguntzarekin, borgen planak zapuzten dituzte.

Teknologia aldatu

Borgek bidean topatzen dituzten arraza ezberdinen gorputzak eta teknologia xurgatzen dituzte, Borg kolektiboaren ezagutzara gehituz, hau, arraza edo teknologia berri bat xurgatua denean handitzen delarik. Hala dituzte arma eta propultsio sistema oso aurreratuak. Euren ustez xurgatuak izateak merezi ez duten arrazak (bateragarriak ez izateagatik edo maila baxuagokoak izateagatik) suntsituak dira. Borgen osagai mekanikoak euren baliokide organikoek bezala jokatzen dute: birsortu eta autokonpondu egiten dira.

Organismo biologiko bat xurgatzeko modua nanozundak ezarriz da, apopilo berriaren gorputz barnean ugalduz eta norbanakoa kolektibora batzen duten osagai mekaniko eta elektronikoak sortuz doazenak. Behin kolektiboarekin hasierako komunikazioa ezarri ondoren, apopiloak bere norbanakotasuna galtzen du eta ematen zaizkion lan zehatzak bere egiten ditu. Ohikoa da besoak, begiak, hankak eta beste organu eta zati biologiko batzuk moztuak eta osagai zibernetikoengatik aldatuak izatea.

Ordenagailu edo ontzi barneko sistemekin interfazak ezartzeko gai ere badira, hauek aldatu eta hobetzeko gai direlarik, ezagutza kolektiboarentzat hartuz.

Esaldi ospetsuak aldatu

  • "Borgak gara, presta zaitezte xurgatuak izateko. Erresistentzia hutsala da".
  • "Borgekin bat bihurtuko zarete".
  • "Zuen ezaugarri biologiko eta teknologikoak gureei batuko zaizkie. Zuen kultura gu zerbitzatzeko egokituko da".
  • "Borgak gara, jeitsi ezkutuak eta errenditu zuen ontziak. Zuen ezaugarri biologiko eta teknologikoak gureei batuko dizkiegu. Zuen kultura gu zerbitzatzeko egokituko da. Erresistentzia hutsala da".
  • "Borgak gara, zuen ezaugarri biologiko eta teknologikoak gureetan xurgatuak izango dira. Erresistentzia hutsala da".

Etsaiak aldatu

Ikus, gainera aldatu