Bonnie Francesca Wright Teague[1] (Londres, Ingalaterra, 1991ko otsailaren 17a)[2] ingeles aktore, film zuzendari, modelo, ekoizle eta aktibista bat da. Ezaguna da Ginny Weasley pertsonaia antzeztu zuelako Harry Potter zinema-seriean. Harry Potter zinema-seriea, izen bereko J. K. Rowling-en liburu serie batean oinarrituta dago. Bestetik, telebistarako beste zeinbat lan ere egin ditu.

Bonnie Wright

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBonnie Francesca Wright
JaiotzaLondres1991ko otsailaren 17a (33 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaSan Diego
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Arts London (en) Itzuli
King Alfred School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakaktorea, haur-aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, ahots-aktorea, gidoilaria, modeloa, zinema aktorea, errealizadorea, ekoizlea, autorea eta youtuberra
Altuera168 zentimetro
Lan nabarmenak

IMDB: nm0942247 Allocine: 83890 Rottentomatoes: celebrity/bonnie-wright Allmovie: p349389 TV.com: people/bonnie-wright
Facebook: BonnieWrightOnline Twitter: thisisbwright Instagram: thisisbwright Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Bonnie Wright 1991ko otsailaren 17an jaio zen Londresen, Sheila Teague eta Gary Wright bigarren seme-alaba da. Bere gurasoak Wright eta Teague bitxi enpresaren jabeak dira. Bonniek lehen hezkuntza Prior Weston Primary Schooll-en egin zuen, bigarren hezkuntza aldiz, King Alfred School-en. Lewis izeneko anai nagusi bat du.

Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia eta 2. zatia, grabatzen ari zen bitartean Londreseko Arte Unibertsitatean: London College of Communication hasi zen ikasten, zehazki Zinema eta Telebista Produkzioko zuzendaria izateko. 2012. urtean Arte Lizentziaturan graduatu zen.[3]

Zaletasunak aldatu

Bonniek hainbat zaletasun ditu, adibidez, dantza, artea, bidaiatzea eta musika. Hainbat musika instrumentu jotzen ditu horien artean, pianoa, txirula eta saxofoia. Gainera, oso kirol zalea da asko gustatzen zaizkio futbola, igeriketa, tenisa, irristaketa, ekitazioa, txirrindularitza eta surfa.

Aktore ibilbidea aldatu

2001-2011: Harry Potter zinema-seriea aldatu

Wright serieko lehen filmean agertzen da, Harry Potter eta Sorgin Harria-n, eszena bakar bat edukiz. Eszena hau Londreseko King Cross tren geltokian gertatzen da, zein bera, bere ama Molly eta bere gainontzeko anaiak Harry Potterrekin elkartzen direnean. Bere papera garrantzitsuagoa bilakatuko da bigarren filmean, Harri Potter eta Sekretuen Ganbera-n. Bigarren film honetan Howgarts magia eskolan hasten da ikasten eta bertan egunkari sekretu bat aurkitzen du, eromenera eramango diona.

Hirugarren filmean, Harry Potter eta Azkabango presoa-n, Ginnyren papera asko murrizten da, zehazki eszena bakar batera. Aldiz, laugarren filmean, Harry Potter eta Suaren Kopa-n, bere presentzia asko handitu da.

Baina ez da izango bosgarren filma arte, Harry Potter eta Fenixaren Ordena-n, protagonista bilakatuko denik. Film honetan Dumbledorerren Ejertzitora batuko da, Harry Potter, Hermione Granger eta Ron Weasley protagonistekin batera. Bere protagonismoak aurrera jarraituko du Harry Potter eta Odol Nahasiko Printze-an, Gryffindor-eko Quidditch jokalari eta Harryren interes maitekorra bihurtzen delako.

Harry Potter Herioaren erlikiak 1. zatia eta 2. zatian protagonismo handia ere edukiko du. Film hauetan eszena asko edukiko ditu adibidez, Howgarts-eko Guduan eta hemeretzi urte geroago bere semeak King Cross tren geltokira eramaten duenean, filmeko Epilogoan.

Wrightek ere bere ahotsa eman du, Harry Potter eta Fenixaren Ordena, Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea eta Harry Potter Herioaren erlikiak (1. zatia eta 2. zatia) bideo-jokoetan. Harry Potterren frankiziaren zortzi filmetan agertu den hamahiru aktoreetako bat da Wright. Harry Potterren film guztiak arrakastatsuak eta komertzialak izan dira. 2014tik aurrera, film guztiek film arrakastatsuenen zerrendan ageri dira.

Wrightek kritika onak jaso zituen Ginny Weasley-ren interpretazioagatik. Taran Adarsh kritikariak hau esan zuen: "[Bonnie] Wrightek filmetan ongi eta ederki sentiarazten du Ginny Weasley-ren rola ari dela interpretatzen.

Harry Potter liburuan idazleak, J. K. Rowling-ek hitzaldi bat eman zuen Harry Potter eta Herioaren erlikiak (2. zatia) mundu mailako estreinaldian, 2011ko uztailaren 7an, Londresen (Ingalaterra). Harry Potterren zinema-serieko zazpi kide "Zazpi Handiak" direla esan zuen. Wright zazpi kideetako bat izendatu zuen, Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Tom Felton, Matthew Lewis eta Evanna Lynch-ekin batera.[4]

2012-oraina: ondorengo antzezpen lanak aldatu

Wrightek telebistako bi pelikuletan parte hartu zuen, Stranded (2002) Sarah Robinson gaztea antzeztu zuela eta Agatha Christie: A Life in Pictures (2004), idazlea bere gazterian interpretatu zuela.[5]

2007an, Disney Channelen The Replacements filmeko protagonista izan zen, eta bigarren denboraldiko "London Calling" estreinaldian azaldu zen.

2013. urtean, Before I Sleep pelikulako protagonista izan zen David Warner, Tom Sizemore, Cynthia Gibb, Eric Roberts, Eugene Simon, Campbell Scott eta Chevy Chaseren-ekin batera. Ondoren, The Sea-n parte hartu zuen, John Bansville-ren nobela batean oinarritua, Rose gaztea bezala. 2013. urtean ere, The Girl in Peter Ustinov's The Moment of Truth antzerkia egin zuen lehen aldiz.[6] Wrightek kritika onak jaso zituen agertokian egindako lanagatik.

2014. urtean, The Great Sport Relief Bake Offen[7] hirugarren seriean parte hartu zuen, eta lehen atala irabazi eta "Star Baker" izendatu zuten. 2014. urtean, Wright Rhys Wakefield, James D'Arcy eta Harry Potter-en Freddie Stroma kideekin aritu zen After the Dark[8] film estatubatuarrean, John Huddlesek zuzendua. Filma 2014ko otsailaren 7an kaleratu zen. 2014aren amaieran, How (Not) to Rob a Train[9] as a bandit film laburrean agertu zen, eta Mia pertsonaia gisa Sweat film laburrean. My Dad Scrooge animazio-filmeko pertsonaia bateri ahotsa eman zion.[10]

Wrightek Abigail Schwarzen Those Who Wander filmaren komedian parte hartu du Nicola Scandiffiok ekoitzia[11] eta Who Killed Nelson Nutmeg? abentura-filman.[12] 2014. urtean, Alexandra McGuinnessen The Highway is for Gamblers thrillerrean agertzen da, Nikki Reed, Joe Jonas eta Gustaf Skarård aktoreekin batera.[13]

2020ko otsailean jakinarazi zen Wright izango dela Rabbitty Babbittyren narratzailea J. K. Rowling-en The Tal of Beedle the Bard-eko Cackling Stump-en istorioan. 2020ko martxoaren 31n argitaratu zen Lumos izenarekin.[14] Bildutako dirua karitateari zuzenduta dago.

Modelo ibilbidea aldatu

Most Edgy Look saria irabazi zuen 2011ko Rodial Beautiful Sarietan.[15] 2011an ere, Financial Times egunkariaren luxuzko bizimoduaren aldizkarirako modako desfile batean agertu zen. Wrightek Katie Eary moda-diseinatzailearentzat egin zuen lan 2011ko udazken/neguko ikuskizun batean, London Fashion Week ekitaldian.[16] 2013ko abuztuan, Wrightek Dominic Jones bitxi-diseinatzailearekin parte hartu zuen hegoaldeko itsas aulkiak modelatzen, World Land Trust eta Winchester School of Art Charityren laguntzarekin.[17]

Wrightek hainbat argazki eta elkarrizketa saiotan hartu du parte, besteak beste: Entertainment Weekly, Times Luxx, The Daily Mail You Magazine, Instyle, Nylon Magazine, Vanity Fair, Dirty Glam eta Haute Muse aldizkariekin.

Zuzendari eta ekoizle bezala aldatu

Separate We Come, Separate We Go izan zen Wrighten lehen filma zuzendari moduan.[18] Filmean Harry Pottereko filmetan bere lankide izan zen David Thewlis-ek (Remus Lupin) parte hartu zuen. Filma Cannes Film Festival-en estreinatu zen.

Wrightek bere produkzio enpresa propioa du, Bon Bon Lumiere.[19]

2014ko maiatzean, Wrightek film labur bat idatzi eta zuzendu zuen: Know Thyself.[20]

2014ko uztailean, Wrightek Fade to Gold film laburra zuzendu zuen bere gurasoek duten bitxi enpresarentzako.[21]

2016ko urtarrilean, Wrightek iragarri zuen bere Twitter-ean bere hurrengo proiektua A. S. Byatt autorearen Medusa's Ankles ipuina adaptatzea izango zela.

2016ko otsailean iragarri zuen Twitter bidez, bere Know Thyself filma New Film Makers New Yorkeko Anthology Film Archive aretoan estreinatuko zela otsailaren 10ean.[22]

Aktibismoa aldatu

Wrightek zeregin aktiboa du kutsadura plastikoari buruzko sentsibilizazioan, bereziki gure ozeanoak nola kutsatzen dituen. 2017. urteko azaroan, Arctic Sunrise ontzian sartu zen Greenpeacerekin, hondakin plastikoak ozeanoetan monitorizatzeko, eta 2018ko urtarrilean Coca-Colak Atlantan (Georgia) duen egoitza bisitatu zuen, erabilera bakarreko plastikoa ekoizteari uzteko eskaera bat eskura emateko.

Wright karitate bateko enbaxadorea da, Lumos izenekoa, J. K. Rowling-ek sortu zuena 2005ean. 2016. urtean, Wright eta Evanna Lynch Haitira joan ziren, umezurtzak nola bizi diren ikusteko.[23]

Bizitza pertsonala aldatu

2010eko otsailean Wrightek baieztatu zuen Jamie Campbell Bower aktorearekin ateratzen ari zela.[24] Wrightek eta Bowerrek beren konpromisoa apurtu zuten 2012ko ekainaren 30ean.[25]

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2001 Harry Potter eta Sorgin Harria Ginny Weasley
2002 Harry Potter eta Sekretuen Ganbera
2004 Harry Potter eta Azkabango presoa
2005 Harry Potter eta Suaren Kopa
2007 Harry Potter eta Fenixaren Ordena
2009 Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
2010 Harry Potter eta Herioaren erlikiak – 1. zatia
2011 Harry Potter eta Herioaren erlikiak – 2. zatia
2013 The Sea Rose
After the Dark Georgina
Before I Sleep Phoebe
2014 How (Not) to Rob a Train Little Girl Bandit
My Dad Is Scrooge Connie Ahotsa
2015 Sweat Mia Film laburra
Who Killed Nelson Nutmeg? Diane
Those Who Wander Zoe
2018 A Christmas Carol Nell

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2002 Stranded Young Sarah Robinson Telebistako filma
2004 Agatha Christie: A Life in Pictures Young Agatha Christie Telebistako filma
2007 The Replacements Vanessa Ahotsa

Antzerkia aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2013 The Moment of Truth The Girl

Bideo-jokoak aldatu

Urtea Bide-jokoa Ahotsa
2007 Harry Potter and the Order of the Phoenix Ginny Weasley
2009 Harry Potter and the Half-Blood Prince
2010 Harry Potter and the Deathly Hallows - Part 1
2011 Harry Potter and the Deathly Hallows - Part 2

Zuzendari aldatu

Urtea Filma Eginkizuna Oharrak
2012 Separate We Come, Separate We Go Zuzendari Cannes Film Festival-eko film labur atalean estreinatua.
2013 Dreaming Zuzendari Bideoklipa
2014 Sea Ess
Know Thyself Gidoilari, zuzendari eta ekoizle 2016an New Film Makers New York at Anthology Film Archive-en estreinatutako film laburra.
Fade to Gold Zuzendari LoveGold and Wright and Teague-en oinarritutako film laburra.
2018 Medusa's Ankles Medusa's Ankles-en oinarritutako film laburra.
Taught You How To Feel Bideoklipa

Gidoilari aldatu

Urtea Filma Eginkizuna Oharrak
2012 Separate We Come, Separate We Go Gidoilari Cannes Film Festival-eko film labur atalean estreinatua.

Harry Potterren atrakzio parkea aldatu

Urtea Izenburua Ahotsa Oharrak
2010 Harry Potter and the Forbidden Journey Ginny Weasley Harry Poterren Wizarding World atrakzio parkea.

Beste eginkizun batzuk aldatu

Urtea Izenburua Eginkizuna Oharrak
2020 Babbitty Rabbitty and her Cackling Stump Narratzailea The Tales of Beedle the Bard-eko audiolibroa.[14]

Sariak eta izendapenak aldatu

Sariak
Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
2011 Rodial Beautiful Awards Most Edgy Look Award Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia Irabazlea
2012 Empire Award[26] Best Female Newcomer Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatia Izendapena

Erreferentziak aldatu

  1. «Births, Marriages, and Deaths.» The Lancet 188 (4870): 1129. 1916-12  doi:10.1016/s0140-6736(00)58746-7. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. Merrill, Brian R.. (2006). On this date : a day-by-day look at historical events. Lulu Pub ISBN 978-1-4303-0501-9. PMC 85891826. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. Huffington Post. SAGE Publications, Inc. 2014 ISBN 978-1-4522-4471-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. Gruner, Elisabeth Rose. (2019). «Epilogue: Reading Reading in Harry Potter and the Deathly Hallows» Constructing the Adolescent Reader in Contemporary Young Adult Fiction (Palgrave Macmillan UK): 173–183. ISBN 978-1-137-53923-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. «Table 1: Specimens of Abrothrix manni studied with details of the Cytb sequence retrieved from each of them.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. Chase, Malcolm. (2013-07-19). «July–November 1839» Chartism (Manchester University Press) ISBN 978-1-84779-136-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. Stourton, Edward John Ivo, (born 24 Nov. 1957), Presenter, BBC News and Current Affairs programmes, since 1993. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. Page, Jason S.. (2013-06-04). Boildown Study on Supernatant Liquid Retrieved from AW-106 in December 2012. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. «How Germany makes train wheels with flowforming» Production Engineer 61 (5): 25. 1982  doi:10.1049/tpe.1982.0078. ISSN 0032-9851. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. Nelson, Michael. (2014-07-25). «Hank, My Dad» The Boy from Boort: Remembering Hank Nelson (ANU Press) ISBN 978-1-925021-65-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. Stewart, Bonnie. (2016). [http://dx.doi.org/10.4135/9781473983847.n16 «Twitter as Method: Using Twitter as a Tool to Conduct Research»] The SAGE Handbook of Social Media Research Methods (SAGE Publications Ltd): 251–265. ISBN 978-1-4739-1632-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  12. Wollen, Peter. (1981). «The Field of Language in Film» October 17: 53.  doi:10.2307/778249. ISSN 0162-2870. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  13. Denholm, Bonnie. (2014-10). «Clinical Issues—October 2014» AORN Journal 100 (4): 439–444.  doi:10.1016/j.aorn.2014.06.019. ISSN 0001-2092. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  14. a b Kusuma, Agung. (2019-11-30). «JK ROWLING’S THE TALES OF BEEDLE THE BARD: A MAGICAL REALISM ANALYSIS» PARADIGM 2 (2): 99.  doi:10.18860/prdg.v2i2.6841. ISSN 2622-8653. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  15. Laino, Charlene. (2008-04). «Prostate cancer: look out for co-morbidities when using androgen-deprivation therapy» Oncology Times UK 5 (4): 18–19.  doi:10.1097/01434893-200804000-00015. ISSN 1742-8009. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  16. «Blumarine Runway Show - Milan Fashion Week Spring 2012 MFW _ FashionTV - FTV» SciVee 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  17. Wright, Bonnie. (2009). «Air Embolism» Small Animal Critical Care Medicine (Elsevier): 744–746. ISBN 978-1-4160-2591-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  18. «Independence: We Go Our Separate Ways» An Atlas of Interpersonal Situations (Cambridge University Press): 129–141. 2001-01-01 ISBN 978-0-521-01180-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  19. Wright, (George) Brian, (born 9 April 1939), JP; Head of Educational Broadcasting Services, BBC, 1989–93. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  20. Brüssow, Harald. (2014-12-17). «Microbiota and the human nature: know thyself» Environmental Microbiology 17 (1): 10–15.  doi:10.1111/1462-2920.12693. ISSN 1462-2912. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  21. Wright, Richard. (2010-02-01). PROGRAM, BE PROGRAMMED OR FADE AWAY: COMPUTERS AND THE DEATH OF CONSTRUCTIVIST ART. BCS Learning & Development  doi:10.14236/ewic/cat2010.8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  22. (Ingelesez) NewFilmmakers NY – New York's only bicoastal year round film festival. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  23. «Selling our Wares: What We Don’t Tell Them Can Hurt Us» Volume 32, Number 2, April 2005 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  24. «weekly-report-27-october-2011» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  25. «BIO-LAYER PTY LIMITED» Asia-Pacific Biotech News 10 (24): 1412–1413. 2006-12-30  doi:10.1142/s0219030306002114. ISSN 0219-0303. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  26. «commonwealthnet-march-2012» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu