Bon Odori (japonieraz 盆踊り) Japoniako dantza tradizionaleko jaialdi bat da. Bon Odori jaialdia urtero udan ospatzen da (uztaila eta abuztua bitartean) eta lokalki antolatzen du herri bakoitzak.

Bon Odori jaialdian zehar eginiko ekimenetako batzuk.

Bon arbasoen arimei ongietorria egiten zaien jai denboraldi bat da. Bona ohitura budista bat da, jatorria Txinan duena.

Bon Odori jaialdian zehar jendea toki irekietan biltzen da taiko danbordun dorre baten inguruan eta musika tradizionalaren erritmoan dantzatzen du. Musikak alaia izan behar du arbasoen arimei ongietorria egiteko, eta jendeak umore alaia izan behar du. Bon Odoria gauez ospatu behar da, arbasoen arimak gauez itzultzen direla uste bait da.

Kanpo estekak aldatu