Bolunburuko esparruko herrixka gotortua

Burdin Aroko herri harresitu garaia

Bolunburuko esparruko herrixka gotortua edo esparrua edo kastroa, Zalla herriko Bolunburu haitzaren gainean aurkitu zen Burdin Aroko herri gotortua da. Eusko Jaurlaritzak kultura ondarea izendatu zuen, Babes bereziko kultura-ondasuna maila eta Eremu arkeologiko edo paleontologikoa kategoria eman zion 2020ko urrian[1].

Bolunburuko esparruko herrixka gotortua
Bolunburuko herrixka zegoen lekuan dauden harriak. harresiak bahera etortzen direnean harriak lurrean sakabanatuta geratzen dira.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZalla eta Bolunburu
Koordenatuak43°11′43″N 3°09′18″W / 43.195392°N 3.1549249°W / 43.195392; -3.1549249
Map
Altitudea320 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera0,4 ha
Bolunburuko herri gotortua airetik ikusia. Iturria: PNOA.[2]
Bolunburuko herri gotortuaren harresiak ikus daitezke Elebazio-eredu digitala honetan. Iturria: GeoEuskadi.

Deskribapena aldatu

Harresi batek eta kanpoko lubanarro batek mugatzen dute K.a. IV. mendean erabili zen gotorleku hau. Barrualdean etxebizitzak eta beste esparru batzuk zeuden. gaur egun badakigu, esaterako, zerealak eta lekaleak lantzen zituztela eta basa-fruituak biltzen zituztela[3], Euskal Herriko Burdin Aroko beste herri gotortuetan bezala. Horren lekuko dira etxebizitzetan aurkitutako ezkurrak. Kastroaren barruan hareharriz egindako esku-errota ugari ere aurkitu dira, agian inguruetan merkaturatzeko.

Bolunburuko atsedenlekutik eta Euskadin hobekien kontserbatutako La Mella monumentu-multzotik oso hurbil dago kastroa, Kadagua ibaiaren urek babestuta.

Harresia aldatu

Harresiaren lehen faseak K.a. II-III mendeen inguruan kokatzen dira[4]. Horma irregularrak sortzen dira, harrien tamaina eta formarengatik. Atea bi bastioiek osatzen dute, bat suntsitu zelarik. Harresia, lur-harrizko nukleo batean errotzen da eta kanpora ematen duten hormak harlauzaz daude eginak. Harriek haien artean buztina edo harri txikiagoak izan ditzakete. Babes egiturak inguruaren orografiari moldatzen dira, eta beraz, gune ahulenak soilik gotortu zituzten, garaiko beste herri gotortuetan ohi bezala. Babes behar gehiena hegoaldean dago, bertan 158m-ko perimetroa duen harresia kokatzen da, gehienez 5m-ko lodierarekin. Iparraldean geografia da defentsa.

Etxebizitzak eta beste eraikin aldatu

Kastro honetan etxolak forma amankomuna dute oro har: oin-planta laukizuzen irregularra. Kasu batzuetan zokalo finak ikusten dira. Beste kasu batzuetan poste zuloak agertzen zaizkigu etxolen markatzaile legez. Zimendu hauen gainean material organikoz eraikiko ziren, bai hormak baita sabaia ere. Zorua lur trinkotuaz osatua dago eta maila berdinean agertzen dira sutondoak. Etxolen funtzioak askotarikoak zirela pentsatzen da; Batean sutondoa harresiaren kontra agertu zen eta metal lanketaren hondakinak aurkitu direnez, agian tailerra izan zitekeela ondorioztatu da. Etxola honi eta harresiari atxikiak beste etxe eta biltegi posibleak sumatu dira beste egitura batzuetan[5].

 
Bolunburun aurkitutako eskuzko errota baten zati finkoa. K.a III -K.o. I. mendeen artekoa. Bilboko Arkeologi Museoa.
 
Eskuzko errota baten zati mugikorra. Arkeologi museoaren marrazkian ikus daiteke nola eragiten zitzaion aleak birrintzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bolunburuko Esparruko Herrixka Gotortua. Ondarea. Euskal Kultura Ondarea» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2020-12-31).
  2. (Gaztelaniaz) Nacional, O. A. Centro Nacional de Información Geográfica, Instituto Geográfico. «Plan Nacional de Ortofotografía Aérea» Plan Nacional de Ortofotografía Aérea (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  3. «Bolunburuko kastroa | Ondare Kulturala (Bizkaia) | Visit Enkarterri» www.visitenkarterri.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-31).
  4. Hidalgo Masa, Jagoba. (2018). Burdin Aroko herrixka gotortuen bilakaera Araban eta Bizkaian. EHU, 22 or..
  5. Testuaren zati handi bat Juanjo Hidalgo Masaren Gradu Amaierako Lanean oinarritu da (Burdin Aroko herrixka gotortuen bilakaera Araban eta Bizkaian, 2017-2018), eta lan honetan jaso dira, aztarnategia induskatu zuen Juanjo Cepeda arkeologoaren ondorioak.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu