Bokmål

Norvegierako bi estandarretatik hedatuena

Bokmåla (/ˈbuːkmɔːl/ ahoskatua; «liburu hizkuntza», hitzez hitz) norvegiera idazteko bi estandarretako bat da, bietatik erabiliena, danieraren eragin handikoa. Nynorska beste idaztaraua da; danieraren eragin txikiagoa du, bokmålak baino. Bestalde, bokmåla norvegieraren atzerritar ikasleek ikasten duten aldaera da.

Norvegiera bokmål
bokmål
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNorvegia
Hiztunak0 (idatzizkoa)
OfizialtasunaNorvegia
Iparraldeko Kontseilua
AraugileaSpråkrådet (Norvegieraren Kontseilua)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
ipar-germaniar hizkuntzak
norvegiera
Denbora gramatikalakorainaldia, present perfect (en) Itzuli eta preterite (en) Itzuli
Modu gramatikalakagintera
Genero gramatikalakgenero neutroa, genero femeninoa eta genero maskulinoa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Dano-Norwegian alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1nb
ISO 639-2nob
ISO 639-3nob
Glottolognorw1259
Wikipedianb
Linguasphere52-AAA-cda
Linguist Listnob
IETFnb

Bokmåla Norvegiako bi idaztarauetatik zaharrena da, eta herrialdean gehien erabiltzen dena: Norvegiako biztanleen % 85-90 inguruk darabilte. Salbuespena Mendebaldeko Norvegia da, hango hiztun gehienek nynorska baitarabilte.

Bokmål ortografia 1907an onartu zen ofizialki: izen hori 1929an onartu zen, hizkuntza berritu eta erreformatzeko prozesuaren baitan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.