Boilur-mazoa (Elaphocordyceps capitata) Ophiocordycipitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean

Boilur-mazoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaOphiocordycipitaceae
GeneroaElaphocordyceps
Espeziea Elaphocordyceps capitata

Sinonimoa: Cordyceps capitata.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Buru batek (zati emankorra) eta oin zilindriko batek osatutako fruktifikazioa, antzua. Buru oboidalak edo subglogosoak 6 eta 10 mm bitarteko diametroa du, hori-arre kolorekoa, batzuetan oliba koloreko tinduekin eta gainazala puntu ilunez zikinduta, puntu horiek peritezioei eta ostioloei dagozkie.

Hanka: Oso mugatua, leuna, mizelio-kordoirik gabe, 5 - 8 x 0,8 - 1 cm-koa. Kolorea hori ilunetik hori zurbilera doa.[2]

Etimologia: Cordyceps terminoa grekozko "clava" hitzetik eta latinezko "ceps" hitzetatik dator. Borraren kapela esan nahi du. Capitata epitetoa berriz latinetik dator, kapela duela, esan nahi duen "capitatus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cordyceps ophioglossoides delakoarekin, honek burua ez du hain borobildua, eta kolorea hori-berdexkatik arre-beltzera doa. [4]

Sasoia eta lekua aldatu

Espezie hau ez da oso ohikoa, udazkenean, eta Elaphomyces generoko espezie hipogeoak parasitatzen ditu, maiz, Elaphomyces granulatus, koniferoen eta hostozabalen basoetan. Bakarrik edo taldeka hazten da.[5]

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 810 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 689 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 504 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu