Bohai itsasoa[1] (txinera tradizionalez: 渤海; pinyinez: Bó Hăi) Txinako Herri Errepublikaren ondoko itsasoa da, Itsaso Horiaren iparraldean, askotan Bohai golko ere deitua. 78,000 km² azalera dauka eta Tianjin eta Beijing bezalako hiri handien ondoan egoteagatik, itsasontzien trafikoa etengabekoa da.

Bohai itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso marjinal eta itsaso
Azalera77.000 km²
Sakonera30 m
Geografia
Map
Koordenatuak38°42′N 119°54′E / 38.7°N 119.9°E / 38.7; 119.9
Honen parte daItsaso Horia
Ozeano Barea
Hidrografia
Betebidea

Kokapena aldatu

Itsasoa Liaodong eta Shandong penintsulek inguratzen dute. Itsaso barruan hiru badia daude Laizhou badia hegoaldean, Liaodong badia iparraldean, eta Bohai badia mendebaldean.

Merkataritza aldatu

Bohai itsasoan dagoen badia, munduan itsasontzi trafiko gehien duen guneetako bat da eta urtero milaka ontzik zeharkatzen dute Tianjin eta Qinhuangdaoko portuetara bidean.

Argazkiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.