Boga boga (eleberria)

liburua

Boga boga liburua 2012. urtean kaleratu zuen Itxaro Bordak. Egitura aldetik polizia eleberriaren itxura du baina benetan umorezko nobela kritikoa da[1]. Amaia Ezpeldoi detektibe bereziaren bosgarren kasua da hau.

Boga boga (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Itxaro Borda
Argitaratze-data2012
IzenburuaBoga boga
ArgitaletxeaSusa
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiapolizia generoko idazlea

Argumentua aldatu

Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu. Bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.[2].

Saila aldatu

Amaia Ezpeldoi protagonistatzat duten beste eleberriak:

  • Bakean utzi arte (Susa, 1994)
  • Bizi nizano munduan (Susa, 1996)
  • Amorezko pena baño (Susa, 1996)
  • Jalgi hadi plazara (Susa, 2007)
  • Boga Boga (Susa, 2012)
  • Euri zitalari esker (Susa, 2021)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu