Bobastro (arabieraz: ببشتر‎) Malagako probintziaren iparraldean dagoen herrixka izan zen, Omar ibn Hafsunek, Kordobako Kalifa-herriko emirraren aurka matxinatu zenean, 880an bere mendeko lurren hiriburua ezarri zuen tokia.[1] Badago beste teoria bat, Bobastro, Rondan kokatzen duena. Harkaitzean zulaturiko eraikuntzak nabarmentzen dira, harrian eginiko hiru nabeko eliza mozarabe bat barne, ferra arkuak dituena.[2]

Bobastro
Kultura ondasuna
Bobastroren hondakinak
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaArdales
Koordenatuak36°54′08″N 4°46′53″W / 36.90233°N 4.78137°W / 36.90233; -4.78137
Map
Historia
GaraiaIX. mendea
UzteaX. mendea
KulturaMozarabiar

Bertara, Aloratik Ardaleserako errepidetik iristen da, El Chorrotik bi kilometro inguru iparraldera eta Los Gaitaneseko haizpitartearen hegoaldeko zatitik. Hemendik, asfaltaturiko pista bat, Las Mesas de Villaverde muinora igotzen da, baina, erdi bide inguruan, oinezkoen sarbidea dago, Bobastroko hondakinez gain. Muinoaren tontorrean, nondik inguruaren ikuspegi bikainak ikus daitezkeen, gotorleku baten hondakinak daude. Harrigarria da tontorrean uharka bat aurkitzea, nora gauez ura ponpatzen den, egunez elektraindarra lortzeko.

Erreferentzia aldatu

  1. Yanes, Barbara. (1988). Spanien. Auf den Spuren der Mauren. München: Knaur ISBN 3-426-04629-6..
  2. Idazle asko. (1999). Monasterios y Conventos Andaluces. Sevilla: E.P.G.Consejería de Cultura, Andaluziako Junta ISBN 84-8266-105-1..

Kanpo estekak aldatu