Bliss Komunikazio Sistema Charles Bliss austriarrak bigarren mundu gerra ondoren piktogramak edo sinboloak erabiliz sortu zuen sistema da. Bliss-ek, mandarinera idatzia ezagutu ondoren, nazioarteko hizkuntza komertzial bat sortu nahi izan zuen. Bere hasierako proiektuak ez zuen arrakasta izan baina urteak aurrera joan ahala komunikatzeko arazoak zituzten pertsonekin lan egiteko oso sistema egokia zela ikusi zen, baita ere pertsona horiei komunikatzeko bide bat eskaintzeko garaian [1] . Euskal Herrian sistema hau ezaguna da eta zenbait instituziotan erabiltzen da.

Jatorria aldatu

Charles Blissen sistemaren abiapuntua mandarinera idatzia izan zen. Sistema idatzi horretan zeinu ortografiko bakoitzak esanahi osoa du; zeinu horiek ez dute lotura fonetikarekin, errealitatearekin baizik. Antolaketa horren alde positiboa zera da, hizkuntza desberdinetan antzeko sistema erabil daitekeela eta horrela gertatzen da Asiako ekialdean non hizkuntza batzuek antzeko sistema idatzia konpartitzen duten. Modu berean Blissek munduko harreman komertzialak errazteko antzeko sistema proposatu nahi zuen, mundu osoan ulergarria izan zitekeena. Horrek argitzen du zergatik duten hain antz handia Bliss sinboloek piktograma txinatarrekin.

 
Kaligrafia txinatarraren adibidea.

Erabiltzaileak aldatu

Sistema honen erabiltzaileak oso ezaugarri bereziak izan behar dituzte. Inteligentzia maila altua batetik, komunikatzeko arazo larriak bestetik. Normalean, pertsona hauek ulertzeko ahalmen handia dute baina hitz egiteko zailtasun handiak ere bai. Aldi berean, hizkuntza idatziarekin ere oztopo handiak izan behar dituzte. Horrelako pertsonekin erabil daiteke, besteak beste: afasia pairatzen duten pertsonak, burmuineko perlesia, arazo mentalak...

Deskribapena aldatu

Hizkuntza honek 4500 sinbolo inguru ditu, gramatika eta sintaxi propioa. Bliss sistemaren ideia nagusia piktogramen erabilpenean datza, guztiak ehun oinarrizko zeinuak erabiliz sortutakoak. Piktograma horiek diseinu erraza dute eta haien artean konbinatu daitezke kontzeptu berriak sortzeko. Hiru zeinu mota bereiz daitezke: • Ikonoak, hau da, errealitatearekin lotura zuzena dutenak • Indizeak, abstraktuagoak baina ulertzeko modukoak • Sinboloak, hautatuak eta errealitatearekin inongo loturarik gabekoak Sistemaren sinboloek hain errazak izateak informatikoki erabiltzeko erraztasun handia ematen du.

Adibide bat:  

Nik - nahi - joan - zinemara hau da, Nik zinemara joan nahi dut. "Joan" aditza ikono bat da, nora adierazten duen gezia, ordea, indize bat; azkenik "nahi" aditza sinbolikoa da. Sintaxiak, ikusten denez, ingelesarekin lotura zuzena du. Dena dela, Bliss sinboloak gramatika desberdinetara egokitu daitezke; kasu horretan nazioartekotasun ezaugarria galtzen du.

Hona hemen Bliss hiztegiaren adibide batzuk:

 
Maitasuna.
 
Babesa
 
Zoo. Hemen hiru sinboloen konbinaketa dugu: haurra - zuhaitza - animalia.

Morfologia aldatu

Sistema honetan, Mayer Johnson sinboloetan bezala, kategoria gramatikalak koloreen bitartez marka daitezke:

Erreferentziak aldatu

  1. [Casilda Elorriaga, 37-40 or.]

Bibliografia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu