Blackbirdinga esklabotza mota bat izan zen, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Melanesiako uharteetan erabili zena. Queensland (Australia), Fiji eta Samoako azukre-kanabera eta kotoi sailetarako langileak lortzea zen jarduera horren xedea. Horretarako, Kaledonia Berria, Salomon Uharteak, Vanuatu, Papua Ginea Berria, Samoa, Kiribati, Tuvalu eta Niueko indigenak hertsatzen zituzten, askotan iruzurra eta bahiketa erabiliz. Bahitutako langile hauei kanaka izena ematen zitzaien. Blackbirdinga 1904an amaitu zen, Australiako parlamentuak 1901ean promulgatutako lege baten ondorioz.[1]

1869an, HMS Rosario ontziak blackbirdingean ziharduen Daphne goleta atzeman zuen, eta gatibuak askatuak izan ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. Blackbirding. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-7-18).

Kanpo estekak aldatu