Black and Tans (euskaraz Beltz eta Kakiak, irlanderaz Dúchrónaigh) 1920-1921 bitartean Irlandan Royal Irish Constabulary poliziaren zerbitzupean ekintza bortitzak burutu zituen talde armatu paramilitar bat izan zen, honen helburua Irlandar Independentzia Gerran parte hartu eta irlandar nazionalistak ekintza bortitzen bidez kikiltzea izan zen. Halere, euren helburuen aurkako erantzuna jaso zuten, euren ekintza basatien ondorioz (jipoiak, bortxaketak, bahiketak, erailketak... barne) uharte osoan izua zabaldu eta hasiera batean neutral edo irlandar nazionalistei atxikimendurik erakusten ez zion irlandar biztanleriaren zati handi bat berehala irlandar errepublikarren alde eta britainiar agintaritzaren aurka jarri baitzen.

Black And Tans talde bat 1921eko apirilean Dublin hirian.

Black and Tans taldea Lehen Mundu Gerran borrokan aritutako militar beterano eta erretiratuek osatu zuten, hauetako askok gerra hartako izugarrikeriak eta ankerkeriak ikusi eta jasan, eta oraindik oroimenen bizi-bizirik zituzten, sarritan arrazoi hori aipatu izan da irlandar zibilekin burututako euren izugarrikeriak azaldu asmoz. Britainiar Armadako uniformeen soberakinez era nahasian eta handik eta hemendik hartutako uniforme atalez jantzi ohi ziren, hauen kolore nagusiak beltza eta kaki koloreak zirelarik, hortik haien izena.

Gaur egun aldatu

Gaur egungo Irlandan oraindik gorrotoz oroituak dira. Sarritan Irlandako Errepublikan Black and Tans izendapena mespetxuzko izendapen gisa erabili izan zen, bereziki 1970 eta 1980ko hamarkadetan Fianna Fáil alderdikoek Fine Gael alderdikoei ziria sartu asmoz ezizen horrekin deitu ohi zieten, sarritan Ipar Irlandako gatazkan erakutsi ohi zuten joera hotzana edota Erresuma Batuarekin elkarlanean aritzeko ikuspuntua erakutsi ohi zutenean. Gaur egun Irlandako Errepublikako politikan aurkari politikoak izendatzeko alboratua izan da, historikoki dauzkan ezaugarri ezkorrak direla eta.

Musika aldatu

Blask and Tans indar armatuak sarri agertu ohi dira Irlandako garai hartako folk abestietan, hona hemen adibide batzuk:

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu