Bizkaiko bandera Foru Aldundiak Bizkaiarako ofizialki onartutako bandera da. Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren bigarren idazpuruen bigarren atalak ezarri zuen[1]:

Bizkaiko bandera
« Bizkai’ko ikurriña, bere erdi-erdian Lurralde onen ikurdia daroan oiturazko margo gorrigorrizkoa da. »


Jatorrizkoa karmin-kolorea zen, askotan Gaztelako Koroaren inguruan zebiltzan Erdi Aroko erakundeek (tartean Arabak) erabiltzen zuten. Lehendabiziko aipamenak XVI. mendekoak dira, antzinena 1559ko azaroaren 23koa, noiz korrejidoreak sindikoak gorde zezala eskatu zuen[2]. Bizkaiko armarria betidanik erdi-erdian izan du.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu