Bizcaya (futbol taldea)

Bizcaya Bilboko futbol taldea zen, Athletic Clubek Bilboko beste futbol talde batzuekin sortua 1902an eta 1907an Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko.

Bizcaya
Armarria
Sorrera1902ko martxoaren 9a
Desagerpena1907ko martxoaren 30a (5 urte)
Futbol zelaiaLamiako
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
1902an Kopako txapelduna izen zen Bizcaya futbol taldea.

Hauek izan ziren bi elkartze haiek lortutako emaitzak:

1902ko Bizcaya aldatu

XX. mendeko hasierako Bilbon klub nagusi bi zeuden: Bilbao FC (1900an sortua) eta Athletic Club (1898koa). Biek elkarrekiko harreman onak zituzten eta lagun arteko partidak jokatu zituzten 1901 eta 1902 artean.

Atzerritar talde batekin jokatzeko, Athletic eta Bilbao FCek jokalarien selekzioa osatu zuten eta Bizcaya izena jarri. Horrek 1902ko martxoaren 9an, Akitanian, Bordeleko Burdigala 2-0 irabazi zuen. Bueltan, martxoaren 31n Bilbon berriro 7-0 irabazi zuen.

Maiatzean Madrilen Copa de la Coronacion izeneko txapelketa antolatu zuten, Alfontso XIII.aren adin nagusitasuna eta koroatzea ospatzeko. Burdigalaren aurka jokatutako partiden emaitza ikusita, selekzioaren ideia errepikatu zuten Madrilera joateko.

Bizcayak FC Barcelona, Bartzelonako Español, Madrilgo New-Football eta Madrid FCen aurka aritu zuen. Español 5-1 al , New-Football 8-1 eta Bartzelona 2-1 irabazi ondoren, txapelketa irabazi zuen. 1902ko maiatzaren 15ean finala jokatu zuten jokalariak L. Arana, Kareaga, Larrañaga, L. Silva, Goiri, Arana, Cazeaux, Astorkia, Dyer, R. Silva eta Evans ziren. Astorkia eta Cazeaux golegileak ziren.

Copa de la Coronación txapelketak lortutako arrakasta zela eta, hurrengo urtean Espainiako Futbol Errege Kopa antolatzea erabaki zen. Nahiz eta batzuek lehendabiziko ediziotzat jo, Espainiako Federakuntzak ez du aintzat hartu. Bizcaya sariaren jabea zen.

1903ko hasieran, bai Bilbao FCek bai Athletic Clubek arazo ekonomikoak izan zituzten. Martxoaren 29an bien arteko batzarra egin eta klubak batzea adostu zen, Athletic Club de Bilbao izenaz.

1907ko Bizcaya aldatu

1907an, Errege Kopan parte hartzeko, Athletic Clubek 1902an erabilitako eremua berreskuratu eta Unión Vizcaino taldearekin selekzioa egin zuen. Izena ere berreskuratu zuten eta zein eta Bizcaya izan zen.

Txapelketaren sistema ligatxoa zen, lehenengo biek finala jokatuta. Bizcayak Madrid FC (3-2), Salamanca TFB (5-0) eta Recreativo de Huelva (4-0) irabazi eta Vigo FCren aurka 2-1 galdu zuen. Finala Madrid FCren aurka jokatu eta Bizcayak 1-0 galdu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu