Bizarra zenbait arrainek ahotik hurbil daukaten ukimen organo mehe eta bibote itxurakoa da. Bizarrak ahoaren bi alboetan (masaileko bizarrak), sudur zuloen ondoan (sudurreko bizarrak) edo aurpegi azpialdean (kokotseko bizarrak) kokatzen ahal dira.

Karpa arruntak bi bizar pare ditu, bigarrena txiki samarra.

Besteak beste, siluriformeek (siluruak), ziprinido batzuek (zamoak, barboak...), mullidoek (barbarinak), gaizkatek eta marrazo espezie batzuek dauzkate horrelako organuak. Bizarretan dago kokatua arrain hauen dastamena eta ur uherretan janaria bilatzeko erabiltzen dituzte.

Kanpo estekak aldatu