Bitor Gaunakoa
Bitor Gaunakoa edo Bitor Laboraria, eliz-izena San Bitor, euskal santu anakoreta bat zen.
Biografia aldatu
Ezer gutxi dakigu San Bitorren bizitzari buruz eta, gainera, dakiguna kondairarekin lotuta dago. Tradizioak dio Elorriaga inguruko laboraria zela (besteek Mendoza ingurukoa zela diote). San Bitor Gaunako mendi batera (egungo San Bitor mendia) otoitzerako baztertu zen. Hantxe bizi zen hil arte.
San Bitorren gurtza aldatu
Araban San Bitorren gurtza XI. mendetik ezaguna da. Gaunan baseliza du, bere balizko bizilekuaren gertu. 1587an bere balizko gorputz ustelgabea aurkitua zen eta garezurra XVII. mendeko hasierako zilarrezko erlikiontzi barroko batean mantendu zen. Garezurretik ura irazten da zelaiak bedeinkatzeko eta buruko minak osatzeko. Gurtza Arabako lautadan, Mendialdean eta gertuko herri nafarretan hedatuta dago. Deportivo Alaves taldeko zaindaria da.
Bere omenezko erromeria bere baselizan irailaren lehendabiziko larunbatean ospatzen da.
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz): Festaren gaineko dokumentala.
- (Gaztelaniaz): Gurtzari buruzko dokumentala.