Bitigar mingots
Bitigar mingotsa (Leucopaxillus gentianeus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain mikatz desatsegina izateaz gain, hesteetako intoxikazioren baten susmagarria da.
Bitigar mingotsa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leucopaxillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leucopaxillus gentianeus Kotl., 1966 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Leucopaxillus amarus.
Deskribapena aldatu
Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila, ezkatatsua, tomentosoa, ondoren laua eta batzuetan hondoratua, leuna. Marroi-gorrixka zurbil kolorekoa, azkenean kanela kolorekoa edo arre-iluna. Ertza inbolutua edo kurbatua, batzuetan ildaskatu-tontorduna.
Orriak: Oso estuak, estu, adnatatik-sinuadoetara, hasieran zuri-elur kolorekoak, azkenean krema antzeko kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, batzuetan klabiformea, 4 - 7 x 1 - 2 cm-koak, betea, elastikoa, apur bat ildaskatua; zuria, nahiz eta ukitzean marroiz koloreztatu.
Haragia: Zuria, lodia, irmoa eta elastikoa. Zapore oso mingotsa du eta irin usain arina.[2]
Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Amarus epitetoa bere haragiaren zaporetik dator.
Jangarritasuna aldatu
Ezin da jan, mingostasun handia duelako.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Erraz ezagutzen da, kapelaren kolorea, marroi-gorrixka du, orriak berriz zuri-elur kolorekoak eta nabarmen ikusten delako, eta zaporea mikatza duelako. Leucopaxillus paradoxus espeziearekin ere bai, honek zaporea ez du hain mikatza eta kolore zurixkakoa da.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkeneko espeziea da, koniferoen basoetan ateratzen da (Pinus, Picea, Abies, Cedrus), Taldeka txilar artean. Baita arteen (Quercus) azpian ere eta pagoen (Fagus) azpian.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Kolonbia, Costa Rica, Europa, Kongo, kanariar uharteak eta Krimeako penintsula.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 224 or. ISBN 84-404-0530-8...
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 244 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 351 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..