Bitigar hirukolorea (Leucopaxillus tricolor) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina ez du balio gastronomikorik.

Bitigar hirukolorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucopaxillus
Espeziea Leucopaxillus tricolor
Kühner, 1926

Sinonimoa: Leucopaxillus compactus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, adinaren arabera, oso haragitsua, ganbila ertz biribilduekin, gainazal lehorrekoa eta azkenean zuntz-itxurakoa eta arrosa-larru kolorekoa edo marroi-arrosa kolorekoa, ertzak pruinadunak eta krema-sufre kolorea izaten dute.

Orriak: Ez oso dekurrenteak, Itsatsiak, ia eskotatuak Tricholoma-enak bezala, estu, ugariak, hori-sufre kolore samarrekoak, ilundu egiten dira adinean aurrera egin ahala berotan lehortutako ale batzuk.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Laburra, masiboa, lodixeagoa oinarrian, zurixka-krema kolorekoa, baina oinarrian hori-sufre kolorekoa.

Haragia: Trinkoa eta gogorra, zuria, belar moztu berriaren usain leuna du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Tricolor epitetoa berriz latinetik dator, hiru kolore esan nahi duen "tricolor" hitzetik. Koloretsua delako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da.[3]

Nahasketa arruskua aldatu

Tricholoma acerbum delakoaren antzekoa da, baina Leucopaxillus tricolor espeziearen orriak koloretsuagoak dira, ez du malutarik oinaren goiko aldean eta haragia ez da mikatza.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean basoetan agertzen da, batez ere pagoen eta haritzen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 327 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 301 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu