Bisirra[oh 1] (arabiera, urdu eta persieraz: وزير; hindiz: वज़ीर ; transkripzioa: vazir, vizir, vasir, wazir, vesir edo vezir) gobernu islamiko bateko goi kontseilari edo ministroa da[1]. Hitza W-Z-R (lagundu) erro semitikotik dator eta Koranean jasota dago. Abbastar kalifek wazir titulua eman zieten ordura arte katib (idazkari) deitutako ministroei. Ondoren, besteak beste, arabiar, persiar, turkiar, mongol eta ekialdeko beste herrialde batzuetako goi funtzionarioak izendatzeko erabili zen.[2]

Qamar ud-Din bisirra 1735 aldean.

Gaur egun Arabiar munduko eta Uzbekistan, Iran, Afganistan, Pakistan eta Indiako ministroak izendatzeko baliatzen da.

Oharrak aldatu

  1. Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiak «visir» sarreran euskarazko baliokidetzat bizir dakarren arren, bisir da Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako forma. Ikus Hiztegi Batua.

Erreferentziak aldatu

  1. Vizier Answers.com
  2. «vizier» 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 23an begiratua.

Kanpo estekak aldatu