Birubala Rabha (assameraz: বিৰুবালা ৰাভা; Thakurvila, 1954Guwahati, 2024ko maiatzaren 13a) indiar aktibista izan zen, sorgin-ehizaren aurka borrokatu zena[1][2][3]. Sorgin-ehizaren inguruko kontzientzia zabaltzen duen Mission Birubala erakundea zuzendu zuen[4][5][6]. Paper garrantzitsua izan zuen Assam estatuko 2015eko Sorgin Ehizaren Prebentziorako Legearen onarpenean[7][8].

Birubala Rabha

Bizitza
JaiotzaGoalpara (en) Itzuli, 1954
Herrialdea India
HeriotzaGauhati Medical College and Hospital (en) Itzuli2024ko maiatzaren 13a (69/70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakassamera
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta aktibista
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

1954an jaio zen Thakurvila herrixkan, Assam estatuko Goalpara barrutian Meghalayaren mugatik gertu[6][9]. Sei urte zituela, aita hil zitzaion, eta eskola utzi behar izan zuen amari laguntzeko[1]. Hamabost urterekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen[1].

1985ean, Birubala Rabharen seme zaharrenak, Dharmeswarrek, buruko gaixotasun bat zuenak, tifoide bat pairatu zuen, eta gurasoek sendatzaile tradizional batengana eraman zuten. Esan zieten Dharmeswar maitagarri batekin jabetu zela eta ezkondu zela, maitagarri hori bere umeaz haurdun zegoela eta haurra jaio bezain laster hilko zela[10][1][6]. Sendatzailearen arabera, Dharmeswarrek hiru egun besterik ez zituen bizitzeko. Hala ere, azkenean sendatu egin zen. Gertaera honen ondoren, Rabha konturatu zen bere semearen diagnostikoa ekarri zuten sineskeriak funtsik gabeak zirela eta sendatzaileak bisitatzeari utzi zion[1][11].

Aktibismoa aldatu

Hasieran, Rabhak Thakurvila Mahila Samity sortu zuen, emakumeen elkartea, hainbat gizarte-bizioen inguruan sentsibilizatzen zuena, sorgin-ehiza barne, eta geroago 2006an Assam Mahila Samata elkartean sartu zen[12]. 2011n Mission Birubala irabazteko asmorik gabeko erakundea sortu zuen, aktibista, biktima eta abokatuz osatutako sarea. Sorgin-ehizaren aurkako informazioa zabaltzea du helburu, baita Assam estatuko sorgin-ehizaren biktimak babestea eta sustatzea ere[10]. Erasoak eta salaketak jasan arren, Rabhak sarritan hitz egin zuen sorgin-ehizaren aurka bileretan, sentsibilizazio tailerrak antolatu zituen eta ikasgaiak eman zituen praktika hori salatzeko. Sorgin gisa salatutako hogeita hamabost emakume baino gehiago salbatu zituen bizitzako azken hamarkadan[1][12].

2015ean Rabharen kanpainak Assameko gobernuak Sorgin Ehizaren Prebentziorako Legea onartzera bultzatu zuen, askoren ustez Indiako sorgin-ehizaren aurkako lege gogorrena dela[1]. Legea 2018an sartu zen indarrean eta zazpi urteko espetxe-zigorra eta isun handiak onartzen ditu norbait sorgin gisa identifikatzea eta izendatzeagatik[10][13].

Sariak eta izendapenak aldatu

2005ean Northeast Network erakundeak Bakearen Nobel Sarirako izendatu zuen, eta 2015ean Gauhati Unibertsitateko honoris causa doktore bilakatu zen[11][6][5]. 2021ean Indiako Gobernuak Padma Shri saria eman zion[14].

Heriotza aldatu

2024ko maiatzaren 13an hil zen Estatuko Minbiziaren Institutuan, hestegorriko minbiziaren ondorioz[15].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g (Ingelesez) Biswas, Soutik. «The Indian woman who hunts the witch hunters» BBC News 2016-04-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-05-25) (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  2. (Ingelesez) Gani, Abdul. «Anti-witch hunt crusader UN-bound» The Times of India 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  3. (Ingelesez) Kashyap, Samudra Gupta. «Tribal woman gets award for crusade against witch-hunting in Assam» The Indian Express 2015-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  4. (Ingelesez) «A witch-hunting survivor crusades to save Assamese women» Hindustan Times 2016-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  5. a b (Ingelesez) Kashyap, Samudra Gupta. «Woman honoured with doctorate for fighting witch-hunting in Assam» The Indian Express 2015-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  6. a b c d (Ingelesez) Raimedhi, Indrani. «The voice of the so-called witches» Hindu Business Line 2018-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  7. (Ingelesez) «Crusader against witch hunting to be felicitated» Daily News and Analysis 2016-11-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-05-25) (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  8. (Ingelesez) K. Sarumathi. «Putting women human rights activists on the world map» The Hindu 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  9. (Ingelesez) Sharma, Anushthatri. «The Indian Woman Who Hunts Witch Hunters» The Critical Spirit 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  10. a b c (Ingelesez) Agarwala, Tora. «Why the road has been long and hard for Padma Shri awardee Birubala Rabha, Assam’s crusader against witch-hunting» The Indian Express 2021-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  11. a b (Ingelesez) Khanna, Kashish. «Meet Padma Shri Birubala Rabha, Assam's Anti-Witch Hunt Crusader» Femina 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  12. a b (Ingelesez) Thakuria, Nava. «Slaying a social stigma» The Statesman 2018-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  13. (Ingelesez) «Assam Assembly passes Bill to end witch-hunting» The Hindu 2016-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  14. (Ingelesez) Padma Awards: 2021. Ministry of Home Affairs (India) (argitaratze data: 2021-01-25) (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  15. (Ingelesez) «Padma Shri Awardee & Anti-Witch Hunting Activist Birubala Rabha Passes Away in Guwahati» Pratidin Time 2024-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).

Kanpo estekak aldatu