Birjina uharteak Karibe itsasoan dagoen uhartedia da. Uhartedia bitan zatituta dago: alde batetik, uharte batzuk Erresuma Batuaren kontrolpean daude (Birjina uharte britainiarrak) eta bestetik, beste batzuk Estatu Batuen kontrolpean (Birjina uharte amerikarrak).

Birjina uharteak
Birjina Uharte Estatubatuarrak
Birjina uharte amerikarrak
Birjina uharte britainiarrak
Birjina uharte britainiarrak
Mapa

Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.

Uharteetan arawak, karibe eta cermic amerindiarrak bizi ziren, 1493an Kristobal Kolonek uhartedia ikusi eta izena jarri zirenean. Gero, europarrek Afrikatik ekarritako esklaboez bete zuten uhartedia azukre eta tabako landatzeko.

Politikoki ezberdinak izan arren, badaude uhartedi osoko "ohitura" batuak, adibidez, ezkerretik gidatzea edo estatubatuar dolarra txanpon ofizialatzat edukitzea.

Gertuko Puerto Ricoko Vieques eta Culebra uharteek, turismoa bultzatzeko asmotan, bere buruei Birjina uharte espaniarrak izena eman zieten. Baina, berez, ez dira Birjina uharteen zati bat.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu