Bioko[1] Gineako golkoan kokaturiko uhartea da, nahiz eta Kamerungo kostaldetik 32 kilometrotara izan, Ekuatore Gineakoa da. Lehen Fernando Poo izena zuen uharteak 2.017 km² azalera eta 130.000 biztanle ditu, 2005eko erroldaren arabera.

Bioko
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico Basilé
Garaiera3.011 m
Motauharte
Luzera70 km
Zabalera32 km
Azalera1.935 km²
Geografia
Map
Koordenatuak3°30′N 8°42′E / 3.5°N 8.7°E / 3.5; 8.7
UTC orduaUTC+01:00
Estatu burujabe Ekuatore Ginea
Region of Equatorial GuineaInsular Region
Province of Equatorial GuineaIparraldeko Bioko
Ur-gorputzaGineako golkoa

Izena aldatu

Ekuatore Ginea Espainiar Inperioaren zati bat zenean, uharteak Fernando Poo zuen izena. Baina, Masie Nguema Biyogok izena "afrikartu" zuen eta Masie Ngueme Biyogo uharte bihurtu zen; 1979an Teodoro Obiang Nguemak boterea hartu zuenean, Bioko bihurtu zen. Hala ere, bertoko bubi herriarentzat Otcho du izena bubieraz.

Geografia aldatu

Biokok 2.017 km² azalera du, 70 km luzera eta 32 km zabalera. Sumendi-uhartea da, menditsua, mendirik altuena 3.012 metroko Pico Basile izanda. Gertuko São Tomé eta Príncipe uharteen itxura du.

Politikoki, bi probintziatan banatuta dago: Iparraldeko Bioko eta Hegoaldeko Bioko, Malabo estatuaren hiriburua, Luba eta Riaba hiri nagusiak izanik.

Demografia aldatu

Biokok 130.000 biztanle ditu, gehienak Bubi herrikoak. Besteak fernandino mestizoak, espainiarrak eta Río Muni, Nigeria eta Kamerundik etorritako etorkinak dira.

Historia aldatu

Kristo aurreko lehen milurtekoaren erdialdean, Afrikako lur kontinentaletatik etorritako bantu familiako hainbat tribuk uhartea kolonizatu zuten, eta bubi etnia eratu zuten. Gerora lur kontinentaletatik etorritako beste talde batzuekin ere nahasi ziren.

1472an Fernão do Pó portugaldar itsasgizonak uhartea aurkitu eta Flor Formosa izena jarri zion; baina Europan itsasgizonaren izena hedatu zen, uhartea aipatzeko. Gero, San Ildefonso Itunari (1777) eta El Pardoko Itunei (1778) esker, Portugalek Espainiari eman zion uhartearen gaineko agintea, Annobon uhartearenarekin eta Gineako kosta kontinentalarenarekin batera.

Hala ere, bubi etniakoak oso gerrazaleak ziren —etengabe ari ziren borrokan tribuen, klanen, familien, barrutien, hirien eta gizabanakoen artean—, eta Europako inperialismoak ezin izan zuen uhartea konkistatu XX. mendearen hasiera arte.[2]

1926an, uhartea Ginea Espainiarra koloniara lotu zuten. Francoren diktaduraren pean, Ekuatore Gineak deskolonizazio prozesua hasi zuen, 1968ko urriaren 12an independentzia lortu arte. Francisco Macías Nguema izan zen Ekuatore Gineako aurreneko lehendakaria, 1968tik 1979an boteretik bota zuten arte.[3] Haren agintaldian, Ekuatore Gineari Afrikako Auschwitz esaten zitzaion. Nguemaren erregimenak alde batera utzi zituen gobernu eginkizun guztiak, barne segurtasunekoak izan ezik, eta segurtasun eginkizun hori terrorearen bidez egiten zuen: epaile nagusitzat jarduten zuen, eta milaka herritar kondenatu zituen heriotzara. Ondorioz, herritarren herena hil edo erbesteratu zen. Ekuatore Gineak zituen 300.000 bat bizilagunetatik, gutxi gorabehera 80.000 hil zituzten, bereziki aberastasunik edo heziketa intelektualik bazuten Biokoko bubi etniako kideak.[4][5] Diktadoreak, jende ikasia bere erregimenarentzat mehatxua zelakoan, betaurrekoak zituen oro hilarazi zuen. Eskola guztiak itxiarazi zituen 1975ean. Ekonomia kolapsatu zen, eta herritar trebatuek eta atzerritarrek alde egin zuten.[6]

XX. mendearen erdialde arte uharteko biztanle gehienak bubi etniakoak ziren, baina, geroztik, etorkinek (gehienbat fernandino mestizoak eta fang etniakoak) eta Francisco Macías Nguema diktadoreak agindutako sarraskiek gutxiengo bihurtu ditu bubi etkniakoak. Haien artean bada uhartearen independentzia eskatzen duen mugimendu bat: Bioko Uhartearen Autodeterminazioaren aldeko Mugimendua. Matxinatzen saiatu ziren 1998ko urtarrilaren 21ean, eta horrek Ekuatore Gineako erregimenaren errepresio gogorra ekarri zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu