Biodonostia

Donostiako Osasun Ikerketako Institutua

Biodonostia (ofizialki Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua[1]) Euskal Herriko osasun arloko lehenengo ikerketa institutua da, Donostian kokaturik dagoena.

Biodonostia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′30″N 1°58′14″W / 43.2917422°N 1.97064687°W / 43.2917422; -1.97064687
Map
Webgune ofiziala

Historia aldatu

2008. urtean eratu zen eta 2010eko azaroan inauguratua, Gipuzkoan sortzen ari den osasungintza-poloaren gune garrantzitsutzat jo daiteke. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Teknologi Parkeak (Miramon) eta Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen dute Biodonostian.

14 milioi euroren inbertsioa behar izan zen egitasmoa abiarazteko. Madrilgo Karlos III.a Institutuak ematen duen ikerketa institutuentzako bikaintasun ziurtagiria lortzea izan zen lehenengo dema, eta 2011. urtea bukatu baino lehen lortu zuen. 2017an Karlos III.a Institutuak ebaluazio berri bat egin zuen eta beste bost urtetarako eman zion ziurtagiria[2].

Antolaketa aldatu

Ikerketa gaak 7 arlo nagusitan banaturik daude. Gutira 300 ikerlari inguru ari dira lanean, 25 taldtan banaturik[3].

Jarduerak aldatu

Ikerketa zentroak, besteak beste, bereziki Donostia Unibertsitate Ospitaleko esperientziatik abiaturik pazienteen arazoak eta beharrak ikertu eta ondoren arazo horien berri zentro teknologikoetara, beste ikerketa-institutuetara eta klinika eta ospitaleetara hedatuz -esate baterako, Gipuzkoako Poliklinikak eta Biodonostiak bitariko lankidetza-esparrua adostu zuten 2011n, zientzia eta teknika arloetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko bide komunak jorratzeko- bilatu egin nahi ditu soluzio-bide teknologiko aurreratuak osasun-arazoetarako. Emaitza aplikazio berriak izatea litzateke, gaixotasunak azkar diagnostikatzeko. Egun institutua ITEMAS teknologia mediko eta sanitarioetako berrikuntza-sareko hamalau partaideetatik bat da, eta Euskal Herriko bakarra sare horretan[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua» www.euskadi.eus.
  2. (Gaztelaniaz) «Biodonostia, en la élite de la investigación sanitaria» Información sobre la salud y noticias de salud 2017-01-03 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. (Gaztelaniaz) «IIS Biodonostia» www.innobasque.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  4. (Gaztelaniaz) «ITEMAS Archives» IIS Biodonostia (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu