Bingling Tenplua (txinera tradizionalez: 炳靈寺; pinyinez: Bǐnglíng Sì) Txinako Gansu probintzian dauden leize ezagunak dira.

Bingling Tenplua
Datu orokorrak
Motatenplu budista, arkeologia-aztarnategi, daibutsu (en) Itzuli eta labar-erliebe
Azalera132,62 ha
Geografia
Map
Koordenatuak35°48′38″N 103°02′54″E / 35.8106°N 103.0483°E / 35.8106; 103.0483
Honen parte daSilk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor (en) Itzuli
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu

Lanzhou hiritik 100 kilometro hego-ekialdera daude, Ibai Horiak eraturiko arroilaren ertzean[1].

Historia aldatu

Aurreneko leizea 420 urtean eraiki zen[2], Mendebaldeko Qin erresumaren amaieran. Lanek mila urtetan zehar jarraitu zuten Wei, Sui, Tang, Song, Yan, Ming eta Qing dinastietan zehar. Zetaren Bidean zihoazen monje budistek egin zituzten eskulturak[1]. Garai bakoitzean dinastiari zegokion estiloan egin ziren eskultrak.

Mendeetan zehar izan diren lurrikarek eta higadurak leizeak eta eskulturak kaltetu egin dituzte.

Deskribapena aldatu

183 leize daude eta hauetan harrizko 694 eskultura eta buztinezko beste 82 gelditzen dira oraindik[2]. Ibaiaren mendebaldeko ertzeko 60 metrotako altuera duen horman eraiki dira leize eta eskulturak eta 200 metrotako luzera hartzen dute[2]. Arroilaren hasieran dauden leizeetan erliebe eskulturak eta irudi budisten freskoak aurkitzen dira.

Leizerik esanguratsuenak aldatu

Honako hauek dira leize aipagarrienak[2]:

  • 169. leizea: Maitreya Budaren estatua erraldoia dago, 27 metrotako altuera duena. Tang dinastiaren garaian eraiki zen.
  • 126. leizea: 3 metrotako altuera eta 2'9 metrotako sakonera duen leizea da. Bertan 112 eskultura aurkitzen dira, beste inon baino gehiago. Inskripzio batek 513 urtean eraiki zela adierazten du.
  • 6. leizea: Bi Buda daude aurrez aurre, baina aipagarrienak margolanak dira. Bertan altxorraren zuhaitza, mila budak eta Tximu erregearen istorioa irudikaturik dago.
  • 3. leizea: Pagoda baten itxuran erikitako leizea da.

Nola iritsi aldatu

Bingling tenpluko eskultura eta margolanek mundu guztiko turista ugari erakartzen dituzte baina tokia nahiko ezkutatua dago eta urez baino ezin da iritsi bertara. Liujiaxia urtegiaren ertzean hainbat moila daude eta bertatik txalupak ateratzen dira uda sasoian. Gainerako urtaretan ez dago tenplua bisitatzerik, ez baitago errepiderik inguruan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Bingling Thousand Buddha Caves in Lanzhou of Gansu» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  2. a b c d «Bingling Temple Caves, Lanzhou Bingling Temple» www.visitourchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).

Kanpo estekak aldatu