Bindi bekokian jartzen den apaingarria da. Batez ere Indian eta Hegoaldeko Asian erabiltzen da.[1] Ez da apaingarri hutsa zeren eta erlijio ikuspuntutik bere esanahia baitu.

Emakume hindu bekokian bindi jarrita.
Margotutako puntuaren ordez bitxi bat izan daiteke.
Baliko gizonezko dantzari bat bindirekin.

Etimologia aldatu

Bindi hitza sanskrito hizkuntzaren bindu hitzatik dator, euskaraz 'tanta' edo 'puntu'). Asiako hizkuntzetan forma desberdinak ditu: tikli (maratheraz), pottu (tamileraz eta malabareraz), tilak (hindiz), chandlo (gujaratera), bottu edo tilakam (teluguz), bottu edo tilak (kannadaz), tip (bengaleraz), nande, Malaysia erabilitako hitza baina zentzu gutsiezgarriaz.

Forma aldatu

Tradizionalki emakumeek erabiltzen dute, nahiz eta salbuespenak izan. Normalean puntu gorri edo marroi bat bekokiaren erdian izaten da, bekainetatik gertu. Batzutan, margotutako puntuaren ordez, toki berean jartzen den zeinu bat edo bitxi bat izan daiteke. Bindi gorriak emakume ezkondua adierazten du; beltzak, aldiz, ezkongabea.

Erlijio esanahia aldatu

Mistizismoren ikuspuntutik bindiak agñá-chakra eta hirugarren begia markatzen du. Bekainen arteko leku hori seigarren Txakraren tokia da, jakinduriaren lekua, ajna.

Tantrismoaren arabera, txakra hau kundalini energiaren irteera puntua da. Bindiari esker energia gordetzen da eta kontzentrazioaren ahalmena indartu egiten da.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu