Billabong Pro Mundaka

Billabong Pro Mundaka ASP World Tourreko bederatzigarren proba zen. Urriro Mundakan egiten zen, hilaren lehenengo hamabostaldian.

Mundakako surf txapelketa

Proba bitan eten egin behar izan zuten: lehendabizikoz, 2001ean (irailaren 11ko atentatuak zirela eta) eta bigarrenez, 2005ean, olatuen egoera zela eta. 2008an betirako eten zen, ezker olatuaren kalitatea ona ez zela argudiatuta.

ASPeren 2005eko deuseztapena aldatu

2003an Murueta Ontzigintzak ia 300.000 metro kubiko harea drainatu zuen Urdaibai itsasadarrenaren bokaletik. Hori zela eta, 400 metroko ohiko ezker olatuak 40 metrotara izatera pasa zuen, eta ia desagertu ere. Hori zela eta, ASP erakundeak eten zuen Mundakako txapelketa.

Mundaka herriak, txapelketaren ondorioz 10.000 bisitari zituela, bere ezaugarri turistiko nagusia galdu zuen.

Ingurumen Saila eta Euskal Herriko Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera, drainatzek olatua makaldu zuen, harea gertuko Laida hondartzan utziz.

Hala ere, itsasoak antzinako egoera berreskuratzea lortu zuen.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea 3. sailkatua
2009   Adriano de Souza   Chris Davidson   Kelly Slater
2008   C.J. Hobgood   Joel Parkinson   Adrian Buchan
2007   Bobby Martinez   Taj Burrow   Mick Fanning
2006   Bobby Martinez   Kelly Slater   Joel Parkinson
2005 Ezeztatua - -
2004   Luke Egan
2003   Kelly Slater
2002   Andy Irons
2001 Ezeztatua - -
2000   Shane Dorian
1999   Mark Occhilupo

Kanpo estekak aldatu